Nurenbergeko Biofach elikadura ekologikoaren azokan Nafarroako standean parte hartzeko epea zabalik

Ekitaldia 2023ko otsailaren 14tik 17ra egingo da, eta “Navarra Bio” standean 10 enpresa izango dira, izen-ematearen hurrenkeraren arabera
2022ko abuztuaren 16a

Irailaren 16ra arte zabalik dago Nurenberg hirian (Alemania), 2023ko otsailaren 14tik 17ra, ospatuko den Biofach elikadura ekologikoaren azokan Nafarroak duen stand bateratuan parte hartzeko epea. Merkataritza sustatzeko ekintza hau Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak antolatu du, Nafarroako Nazioarteko Planaren esparruan, eta 10 plaza eskaintzen ditu. Izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).