Descárgate la app
NOUeko Kirurgia Pediatrikoko Zerbitzuak 2.300 ebakuntza baino gehiago egin ditu zilborraren bidez
2024ko urriaren 23a
NOUeko Kirurgia Pediatrikoko Zerbitzuak 2.300 ebakuntza baino gehiago egin ditu zilborraren bidez
20 urte bete dira kirurgia teknika hau sartu zenetik, batez ere apendizektomiak praktikatzeko, baina baita beste interbentzio mota batzuk egiteko ere
NOUeko Kirurgia Pediatrikoko Zerbitzuko profesional-taldea.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Pediatrikoko Zerbitzuak 20 urte bete zituen joan den irailean, profesionalak zilborraren bidez ebakuntza kirurgikoak egiten hasi zirenetik (teknika transumbilikala). Gaur egun, Zerbitzu honetan 2.300 interbentzio kirurgiko baino gehiago egin dira bide horretatik, batez ere apendizektomiak, baina baita hesteetako erresekzioak ere traumatismoagatik edo sortzetiko malformazioengatik, kolezistektomiengatik eta biopsiak hartzeagatik, besteak beste.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).