2024ko urtarrilaren 30a

Nazioarteko merkataritzako prestakuntza eta praktika profesionalerako NAEX Talentua 12 bekak eskatzeko epea zabalik

Guztira, 12 pertsonari emango zaie beka NUPeko International Business master berria egiteko, eta horietako 10ek praktikak egin ahal izango dituzte kanpoan eta nazioartekotutako Nafarroako enpresetan
camera_alt Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Zabalik dago Nafarroako Gobernuak, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren bitartez, aurten NAEX Talentua programaren baitan emango dituen 12 bekak eskatzeko epea. Programaren bigarren edizioa da, eta oraingoan 12 pertsonari emango die beka Nafarroako Unibertsitate Publikoaren International Business Unibertsitate Master berria egiteko; horietako 10ek prestakuntza osatuko dute kanpoko praktikekin. Eskabideak telematikoki aurkeztu ahal izango dira apirilaren 15era arte.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).