2024ko abuztuaren 1a

Navarrabiomedeko azterketa aurrekliniko batek immunoterapia-tratamenduekiko erresistentzia-mekanismo bat identifikatu du biriketako minbizia duten pazienteetan

Immunoterapia arrunteko tratamendu bati erantzuten ez dioten paziente onkologikoentzako tratamendu farmakologikoetarako aukera berriak ireki ditu aurkikuntzak
Ezker eskuin: Claudia Rodríguez Neira, Enrique Santamaría Martínez, Miriam 
Echaide Gorriz, Grazyna Kochan, Luisa Chocarro de Erauso, Joaquín Fernández 
Irigoyen, Karina Ausín Pérez eta David Escors Murugarren.
Ezker eskuin: Claudia Rodríguez Neira, Enrique Santamaría Martínez, Miriam Echaide Gorriz, Grazyna Kochan, Luisa Chocarro de Erauso, Joaquín Fernández Irigoyen, Karina Ausín Pérez eta David Escors Murugarren.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Onkoimmunologia Unitateko ikerketa-taldeak biriketako minbiziaren immunoterapia tratamenduarekiko erresistentzia eragiten duten funtsezko mekanismoetako bat aurkitu du. Teknika aurreratuak erabiliz, pazienteen laginak, minbizi-zelulak eta saguen tratamenduak aztertu dira. Ikerketak argitu du nola PD-1 eta LAG-3 izeneko bi molekulek inhibitzen dituzten defentsen funtzioak minbizia duten pazienteengan, tratamenduari ez erantzuteko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).