2024ko urtarrilaren 17a

Navarrabiomedek oleuropeina molekularen eraginkortasuna frogatu du inmunoterapiaren aurrean erristenteak diren tumoreei aurre egiteko

Klinikaren aurreko fasean dagoen ikerketa bat da, gaur egun patente-prozesuan dagoena eta Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren proiektu nazional baten baitan amaitzea aurreikusi da
Ezker eskuin: Beatriz Pérez, Navarrabiomedeko Berrikuntza Ataleko eta 
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko arduraduna eta David Escors, 
Ester Blanco eta Grazyna Kochan ikerlariak.
Ezker eskuin: Beatriz Pérez, Navarrabiomedeko Berrikuntza Ataleko eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko arduraduna eta David Escors, Ester Blanco eta Grazyna Kochan ikerlariak.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroak saguetan egindako saiakuntza aurreklinikoetan frogatu duenez, oleuropeina molekula (olibondoaren ostoan eta fruituan dagoen konposatu fenoliko bat) immunoterapia tradizionalekin konbinatuta erabiltzeak erantzun klinikoak hobetzen ditu PD-1/PD-L1 blokeo-immunoterapiekiko erresistenteak diren animalia-ereduetan. Aurkikuntza ‘British Journal of Cancer’ aldizkarian argitaratu da, eta patente-prozesuan dago, eta Miguel Servet Fundazioaren Berrikuntzaren Erosketa Publikoko proiektu batekin amaitzea espero da, saiakuntza klinikoetara zuzendutako molekula txikien (oleuropeina, esaterako) garapena arintzera bideratuta.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).