Descárgate la app
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Esterilizazio Zentralak nazioarteko kalitate-ziurtagiri bat lortu du
2024ko ekainaren 13a
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Esterilizazio Zentralak nazioarteko kalitate-ziurtagiri bat lortu du
Egun, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zortzi zerbitzuk ISO 9001:2015 arauaren araberako kudeaketa-sistema ziurtatu bat dute
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Esterilizazio Zentraleko lantaldea.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) Esterilizazio Zentralak ISO 9001:2015 arauaren kalitate-ziurtagiria lortu berri du. Nazioarteko arau honek hiru urterako egiaztatzen du zerbitzuak material eta tresna kirurgikoak garbitzeko, desinfektatzeko, prestatzeko, konfiguratzeko, esterilizatzeko eta biltegiratzeko prozesu guztietan aplikatzen duen kalitatea kudeatzeko sistema.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).