Descárgate la app
Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Navarrabiomedeko profesionalek 2 motako diabetesa duten pazienteen infartua edo iktusa izateko arriskua aurreikusteko modelo fidagarrienak identifikatu dituzte
2025ko urriaren 31a
Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Navarrabiomedeko profesionalek 2 motako diabetesa duten pazienteen infartua edo iktusa izateko arriskua aurreikusteko modelo fidagarrienak identifikatu dituzte
Ikerketak lau eredu kliniko gomendatzen ditu, arrisku handiko pazienteak goiz detektatzea eta prebentzio-neurriak aplikatzea errazten dutenak
Equipo de Metodología - Evaluación de Servicios Sanitarios de Navarrabiomed. De izquierda a derecha: Janire Etxegia, Mónica Enguita, Julián Librero, Asier Ballesteros, Inaxio Oscoz y Berta Ibáñez.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroko langileek osatutako diziplina anitzeko talde batek lau eredu identifikatu ditu 2 motako diabetesa duten pazienteen bihotzekoa edo iktusa izateko arriskua aurreikusteko. Ikerketak nazioarteko 18 modeloren eraginkortasuna aztertu du, eta ondorioztatu du DIAL 2, DIAL 2-extended, SCORTE2-diabetes eta ADVANCE ereduak fidagarrienak direla diabetesa duten Nafarroako biztanleen arrisku kardiobaskularra identifikatzeko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).