2024ko urriaren 1a

Nafarroako osasun zentro guztiek telefonogune adimenduna izango dute datorren urriaren 10etik aurrera

Tresna horren bidez, erabiltzaileek automatikoki berriro deitzeko eskatu ahal izango dute, linea okupatuta badago, 8 zenbakia markatuta
Lezkairuko Osasun Etxea.
Lezkairuko Osasun Etxea.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Urriaren 8an, Viana, Villatuerta eta Allo, eta urriaren 10ean, Antzin eta Los Arcos izango dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Lehen Mailako Arreta sareko azken bost osasun-zentroak telefonogune adimendunaren sistema telefonoetan txertatzen. Tresna horren proiektu pilotua maiatzean hasi zen Iruñeko zenbait zentrotan, eta erabiltzaileei aukera ematen die, zentrora deitzean linea okupatuta badago, 8 zenbakia markatuz, zentroko langileek deia automatikoki itzultzeko, behin baino gehiagotan deitu behar izan gabe.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).