2024ko azaroaren 18a

Nafarroako LHko ehun ikasle eta irakasle inguru Alemaniara doaz Lanbide Heziketa Dualeko sistema bertatik bertara ezagutzera

Zazpi ikastetxetako Lanbide Heziketako graduetako ikasleek eta irakasleek parte hartu dute ziklo elebidunetarako Europako mugikortasun-astearen hirugarren edizioan
Europako mugikortasun-astean parte hartu duten Nafarroako Lanbide 
Heziketako ikasleen eta irakasleen talde-argazkia.
Europako mugikortasun-astean parte hartu duten Nafarroako Lanbide Heziketako ikasleen eta irakasleen talde-argazkia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Aurten ere, Nafarroako Lanbide Heziketako goi-mailako zikloetako ehun bat ikasle eta irakasle Alemaniara joan dira atzerriko hizkuntzako euskarri-ekintzen programaren Europako mugikortasun-astean parte hartzera. Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak, CNAI sozietate publikoarekin lankidetzan, bultzatutako ekimenaren hirugarren edizioa da. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (CPEN) parte da, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari atxikita dago.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).