Nafarroako Kirolaren Institutuak Kirolaren Sari Nazionala jaso du indarkeria desagerrarazteko proiektuengatik

Aintzatespenaren barruan sartzen dira, besteak beste, Bitartekaritza Bulegoa eta berdintasunaren eta gizarteratzearen arloan beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea
2023ko martxoaren 23a
Nafarroako Kirolaren Institutuaren egoitza.
camera_alt Nafarroako Kirolaren Institutuaren egoitza.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Kirolaren Institutuak Espainiako Gobernuaren Kirol Kontseilu Gorenak  urtero ematen dituen Kirolaren Sari Nazionaletako bat jaso du. Zehazki, kirolean edozein indarkeria mota desagerraraztearen eta joko garbiaren aldeko proiektuengatik saritu dute, hala nola, Bitartekaritza Bulegoa, online prestakuntza-plataforma eta berdintasunaren, LGTBI+en eta migrazioen arloan hainbat erakunderekin duen lankidetza.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).