2024ko uztailaren 4a

Nafarroako kanpoko etxe eta zentroek San Fermin ospatuko dute

Beste eskualde eta herrialde batzuetako Nafarrroako zentroek hainbat jarduera antolatu dituzte Sanferminetako egunetarako
Buenos Airesko (Argentina) Nafarren Etxeko dantzariak.
Buenos Airesko (Argentina) Nafarren Etxeko dantzariak.  Deskargatu irudia Irudi galeria

San Fermin jaiak direla eta, beste autonomia erkidego batzuetako zein kanpoan dauden Nafar etxe eta zentroek hainbat jai-ekitaldi antolatu dituzte.

Guztien izendatzaile komuna uztailaren 6an, osteguna, 12:00etan, Iruñeko udaletxeko balkoitik jaurtitzen den eta jaiei hasiera ematen dien txupinazoa da.

Aurten ospakizunekin bat egiten duten zentroak honako hauek dira: Logroñoko Nafar Etxea, Barakaldoko Nafar Etxea, Zaragozako Nafar Etxea, Valladolideko Kultur eta Nafar Etxea, Kantabriako Nafar Etxea, Gasteizko "San Frantzisko Xabierkoa" Nafar Etxea, Bartzelonako Nafarren Etxea, Valentziako Euskal-Nafar Etxea, Sevillako Nafar Etxea eta Madrilgo Nafarroako Kultur Elkartea. Era berean, atzerrian, Buenos Airesko Nafar Etxeak, Bolivarreko Nafar Etxeak eta Rosarioko Nafar Etxeak ere Iruñeko jaiekin bat egiten duten ekitaldiak antolatzen dituzte.