2023ko abuztuaren 25a

Nafarroako Gobernuaren 2023 Enpresa Digitala sustatzeko deialdia argitaratu da, ETEentzako laguntzetan milioi bat euro bideratuko dira

Enpresen bilakaera sustatzen du, IKT irtenbide berriak ezarriz eta digitalizazio-planak garatuz

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak Enpresa Digitalaren 2023 Sustapena izeneko deialdia onartu du. Horren bidez, erakunde onuradunen eskura (ETEak, kooperatibak, fundazioak eta lan autonomoko profesionalak) milioi bat euro bideratuko ditu, konpainiei enpresaren eraldaketa digitalera aplikatutako IKT soluzioak emateko eta eraldaketa digitaleko planetan antzemandako aukerak garatzeko.

Prozedurak, zein Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusitik bultzatu den, eskariak aurkezteko epea ostiral honetan zabaldu du, datorren irailaren 24ra arte. Horiek guztiak telematikoki aurkeztu behar dira, Nafarroako Gobernuaren Internet bidezko izapideak bideratzeko katalogora daraman esteka hau erabiliz. Fitxan, halaber deialdiarekin lotutako informazio guztia argitaratu da.

Diru-laguntza eskuratzekoa den enpresaren eraldaketa digitalari aplikatutako IKT soluzioen baitan, horiek enpresan arazo bat konpondu beharko dute edo negozio aukera bat sortu, balio horizontaleko nahiz bertikaleko balio-katerako harremanen esparruan; baita enpresa baliabideak eta barneko nahiz kanpoko logistikaren kudeaketa bateratzeko soluzioak ere. Horrez gain, sustatzen dira enpresako prozesuen kudeaketa integraturako aplikazioen ezarpena, Bussines Intelligence-ren baliabideak eta prozesuak (informazioa eta datuak aztertzea), big data, hodeiko zerbitzuak, prozesuen hobekuntzak, zibersegurtasuna, etab.

Bere Eraldaketa Digitalaren Planean (EDP) atzemandako pymeen eraldaketa digitalerako aukeren harira, enpresak elaboratutako EDPan aukera modura atzemandako soluzio teknologikoen garapenean eta ezarpenean oinarrituko dira.

Enpresaren eraldaketa digitalerako aplikatutako IKT soluziotarako gehieneko laguntza 30.000 eurokoa da; eta 40.000 €-koa EDPan atzemandako eraldaketa digitalaren aukeretarako, baina ez da onartuko bien artean erakunde onuradun bakoitzeko 50.000 eurotik gorako kopurua metatzea.

Laguntzaren portzentajea, diruz lagundu daitekeen gastuaren % 40koa da eta % 5 gehigarri bat emango zaie oinarrietan zehazten diren gizon-emakumeen arteko laneko diskriminazio mota oro eragoztera bidertutako neurriren bat hartu duten enpresei. Gainera, proiektuaren aurrekontuak diru-laguntza jaso ahal izan dezan, gutxienez, 5.000 eurokoa (BEZ gabe) izan beharko du. Diruz laguntzeko moduko gastuak egiteko epea 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 artekoa izango da.

Laguntza hauek emateko prozedura, banakako ebaluaketa erregimenekoa da, beraz, eskariak deialdiaren oinarrietan finkatutako irizpideak jarraituz ebaluatu behar dira. Espedienteak eskarien aurkezpen hurrenkerari jarraiki bideratu eta ebatziko dira eta horretarako aurrekontu-kredituarekin kontatzen den neurrian.