2024ko urriaren 2a

Nafarroako Gobernuak toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi berri bat egin du, 0-3 lanpostu berriak sortzeko

Next Generation funts europarren 1,7 milioi eurorekin finantzatua, Haur Hezkuntzako lehen zikloaren unibertsalizazioan aurrera egitea du helburu
Nueva convocatoria de subvenciones a entes locales para crear nuevas plazas 0-3 Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 1.740.000 euroko dirulaguntzen deialdi berri bat onartzea baimendu du, toki entitateek obrak egin ahal izan ditzaten haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko plaza berriak sortzeko 2024-2025 aldian.

Zehazki, Foru exekutiboak baimena eman dio Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiari dirulaguntzen deialdi hau banakako ebaluazioaren araubidean onartu ahal izateko. Neurri hori ‘Haur Hezkuntzako Lehen Zikloan titulartasun publikoko plaza berriekin eskolatzea bultzatzeko programa, lehentasunez 1 eta 2 urteko haurrentzat’ izeneko eta Next Generation Europako funtsekin finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren 21. osagaian jasota dago.

Inbertsio hau Nafarroako 2024rako 1.100.000 euroko zuzkidura duen gastuen Aurrekontuko ‘MRR udal jabegoko 0-3 hezkuntza zentroetako obrak’ partidarekin eta aurreikuspenen arabera 640.000 eurora helduko den 2025erako xede horretarako indarrean jarriko den partidarekin finantzatuko da. Deialdia laster argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO). 

Gogoan izan behar da, Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren 2021eko abenduaren 23ko ebazpenaren bidez, funts horietako 11,9 milioi euro esleitu zitzaizkiola Nafarroari, 2021-2024 aldian haur hezkuntzako lehen zikloko 1.173 plaza sortzea ahalbidetuko zuten jarduerak inplementatzeko, COVID-19aren pandemiaren ondorioz erregistratutako krisi ekonomiko eta sozialaren ondoren lehentasunekotzat jotzen den berreskuratze-neurri bat izanik. 

Aurreko deialdian finantzatutako zortzi jarduera
Hezkuntza Baliabideen Zuzendari Nagusiaren urriaren 26ko 257E/2022 Ebazpenaren bitartez, toki-erakundeei dirulaguntzak emateko lehen deialdi bat onartu zen, haur-eskola publikoetan plaza berriak sortzeko obrak sustatzeko. Deialdi horri esker, guztira 3.217.905,68 euroko zortzi laguntza eman ziren Iruñako Lezkairu auzoko haur-eskola berria eraikitzeko (870.000 euro) eta Mendebaldea (660.000 euro), Donibane (780.000 euro), Baztan (304.000 euro), Faltzes (187.000 euro), Murieta (185.905,68 euro), Ablitas (136.000 euro) eta Zudaireko (95.000 euro) haur-eskolak eraberritu, egokitu eta handitzeko.

MRR funtsak justifikatzeko gehieneko epeak luzatu egin direnez, berriro izapidetu da 2022an argitaratutakoaren antzeko deialdi bat, hain zuzen 1,7 milioi eurokoa. 

Nabarmendu behar da, gainera, 2024an Ministroen Kontseiluak 2,7 milioi euro gehiagoko finantzaketa eman diola Nafarroari, Nafarroan Haur Hezkuntzako lehen zikloan sortuko diren plaza berriak 250 gehiago izateko Foru Komunitateak egindako eskaerari erantzunez.

Haur Hezkuntzako lehen zikloa unibertsalizatzeko konpromisoaren ondorioz, 0-3 doako plaza publiko berriak sortuz, bereziki ikasle ahulenentzat, Nafarroako Gobernu Aurrerakoi eta Anitzerako 2023-20127 Akordio Programatikoan ezarritakoarekin bat etorriz, Nafarroak 14 milioi euro baino gehiago bideratu ditu MRR Europako funtsetatik eratorritako jarduera berriekin Haur Hezkuntzako 0-3 lehen zikloko plaza berriak sortzera, 2025. urtearen amaierarako sisteman txertatuta egongo diren 1.400 plaza berriak gainditu arte.

Hezkuntza Departamentua 2019an haur eskolak dituzten Nafarroako udalekin finantzaketa hitzarmenak egiteko 10,5 milioiko aurrekontu partida bat izatetik, 2024ko aurrekontuan 27,5 milioikoa izatera pasatu da.