2024ko abuztuaren 8a

Nafarroako Gobernuak neurriak hartzea gogorarazi du datozen egunetan basoetako suteak izateko arrisku handia dela eta

Gaur arrisku egoera "oso handia" aurreikusten da erdialdean, eta egunak aurrera joan ahala, gora egingo du, igandean eta astelehenean Nafarroa osoan "muturreko" mailara iritsi arte
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak berriz ere sua kanpoaldean erabiltzearekin kontuz ibiltzeko eskatu du Foru Komunitatean datozen egunetarako espero diren tenperatura altuen ondorioz baso-suteak izateko arrisku handia baitago. Zehazki, gaur, osteguna, baso-sutearen arrisku "oso handia" aurreikusten da Nafarroako erdialdean, eta moderatuagoa izango da isurialde kantauriarrean eta Ebro ibarrean, eta, egunak igaro ahala, arriskua igotzen joango da, abuztuaren 11n, igandea, Nafarroa osoan "muturreko" mailara iritsi arte. Egun horretatik aurrera, arrisku-mailak jaistea espero da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).