Nafarroako Gobernuak kontratu bat baimendu du arnas terapiak emateko, 2022an 14.000 pertsona izan ziren onuradun

21,3 milioiko inbertsioa da 2028ra arte, azken sei urteetan %60 handitu den prestazio baterako
2023ko maiatzaren 17a

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman du datozen bost urteetarako kontratua egiteko arnas terapiak emateko. Tratamendu hori gero eta paziente gehiagok behar dute, urtean 14.000 baino gehiagok. Horrek esan nahi du 2016an teknika horiekin artatutako pertsonen kopurua %60 igo dela.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).