2023ko uztailaren 27a

Nafarroako Gobernuak kirolean eta aisialdian adingabeen aurkako indarkeriari aurre egiteko protokoloa helarazi die kirol-erakundeei

Helburua indarkeria-egoerak prebenitzea, antzematea eta horietan esku hartzea da, bai eta kirolean eta aisialdian ingurune seguruak eraikitzea ere
videocam Indarkeriaren aurrean jarduteko protokoloa aurkezpenaren bideotutoriala collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren Institutua (NKI) dela medio, haurtzaroan nahiz nerabezaroan indarkeriari aurre egiteko Protokoloa eraman du kirol erakundetara, Foru Komunitateko kirol eta aisialdi esparruan, zeinen helburuak izango diren kirolean hala nola aisialdian esparru seguruak ezartzea.

NKIk prestatu du protokoloaren testua, betiere Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin elkarlanean; hura berrikusteaz arduratu dira Migrazio Politiken Departamentua hala nola Nafarroako Berdintasunerako Institutua.

Dokumentuan helburu bezala azaltzen dira adingabeenganako balizko indarkeria egoera ororekiko prebentzioa, atzemate goiztiarra eta esku-hartzea hala nola ingurune seguruak eta babes izaerakoak eraikitzea bai kirolean eta bai aisialdi-eremuetan. 

Protokoloaren elaboraziorako, hainbat unibertsitatek sustatutako azterketa europar bat erabili da, alegia CASES proiektua, zeinek indarkeriaren nagusitasuna eta haurrek zein nerabeek jasandako indarkeria eta kalteak agerian jartzeko datuak barne hartzen dituen, nabarmentzekoa izanik bost adingabeetatik batek kirolean indarkeria jasan izaten duela, adingabea izateagatik soilik.

Horregatik, Nafarroako Kirolaren Institututik adierazten dute “zeregin garrantzitsu bat daukagula eskuartean, gizarte osoaren kolaborazioa eta kirol agente guztien inplikazioa eskatzen duena”. 

Protokoloak bi atal ditu. Lehenengoa, administrazio publikoek eta adingabeekin kirol eta aisialdi jarduerak garatu izaten dituzten kirol erakundeek bete beharreko obligazio ororen araudi esparruarekin lotuta dago. 

Bigarren atalean protokolo eredua bat eransten da, Nafarroako kirol erakundeek hura testuinguruan kokatu ahal izan dezaten, erakundeari dagozkion ezaugarriak gehituz, bere gobernu organoek onartu behar dutena. 

NKIk laguntzarako eta ohiko galderen dokumentu bat prestatu du, baita bideo tutorial bat ere; horrez gain, protokoloarekin lotutako gaiak edo zalantzak ebatzi ahal izateko pertsonal teknikoarekin kontatzen du.

Horrez gainera, NKIk kirol agente guztiengana (kirolariak, entrenatzaileak, zuzendariak, familiak, eta.) zuzendutako online prestakuntza jarduerak eskaintzen ditu, kirolaren esparruan adingabeen aurkako indarkeriaren prebentzioan hala nola tratu egokian oinarritutako begirada kulturalean aldaketa bultzatzen laguntzeko.

Estatuko araudia

Protokoloa hau, indarkeriaren aurrean haurtzaro eta nerabezaroaren babes integralerako Lege Organikoa betearazteko jarri da martxan, eta derrigorrezkoa da bere titulartasuna edozein dela ere, kirol eta aisialdi jarduerak garatzen dituzten zentro guztietan aplikatu ahal izatea.

Estatu izaerako araudiari jarraiki, adingabeekin kirol edota aisialdiko jarduerak garatzen dituzten erakundeek derrigorrez aplikatu behar dituzte jarduketa protokoloak, baita bere konplimendua bermatzeko monitorizazio sistema baten ezarri ere. Gainera, Babeserako Ordezkari bat esleitu beharko dute, kirol, jarduera fisiko nahiz aisialdikoaren praktika, adina, jatorrizko arraza edo etnia, desgaitasuna, sexu orientabidea, sexu identitatea edo genero adierazpena, edota nolanahiko beste zirkunstantzia pertsonal edota sozialen bat dela medio genero diskriminaziorako eszenatoki bat ez gertatzeko beharrezko neurriak hartu beharko dituzte, haur eta nerabeekin nahiz horien familiekin eta profesionalekin elkarlanean arituz, iseka eta adierazpen umiliagarri zein diskriminatzaileen errefusari dagokionez. Bestalde, asmoa da haur eta nerabe guztien partaidetza aktiboa sustatzea bere prestakuntza eta garapen integralaren alderdi guztietan.