Nafarroako Gobernuak Irulegiko Eskuaren erabilera askea bermatu nahi du eta marken eta diseinuen erregistroaren aurka agertu da
El Gobierno de Navarra se opondrá al registro del diseño industrial y de la marca Mano de Irulegi / Irulegiko Eskua ante la Oficina Española de Patentes y Marcas (OEPM). El Ejecutivo pretende evitar el derecho de uso en exclusividad de la representación o de la denominación por empresas y particulares. Desde que se dio a conocer el hallazgo arqueológico, el 14 de noviembre, se han presentado trece solicitudes para registrar la marca o el diseño industrial relacionadas con el hallazgo arqueológico.
Nafarroako Gobernuak Irulegiko Eskua diseinu industriala eta marka erregistratzearen aurka egingo du Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan. Gobernuak saihestu egin nahi du enpresek eta partikularrek ordezkaritza edo izendapena esklusiboki erabiltzeko eskubidea. Azaroaren 14an aurkikuntza arkeologikoaren berri eman zenetik, hamahiru eskaera aurkeztu dira aurkikuntza arkeologikoarekin lotutako marka edo diseinu industriala erregistratzeko.
Kultura eta Kirol kontseilaria den Rebeca Esnaolak asteazken honetako bilkuran zehar Exekutiboari jakitera eman dizkio aurkakotasunen aurkezpena bermatzen duen txosten juridiko baten ondorioak.
Hedabideen aurrean eginiko agerraldian, Esnaolak azaldu du “Arangureneko Udalaren akordioarekin kontatuz, eta aurkikuntza teknologikoaren erabilera pribatizatzea ekidite aldera, Nafarroako Gobernuak aditu talde bati txosten bat eskatu ziola Irulegiren Eskua industria marka eta jabegoaren erregistroei buruz”. “Txosten horren xedea, aurkikuntza arkeologikoaren ordezkaritzarako eta izendapenerako, bere erabilera pribatizatu ordez, erabilera askea defendatzeko egokitzat jotzen diren ekintzak ezagutu eta aztertzea zen” azaldu du.
Kontseilariak aipatu du halaber aurkaritzen aurkezpenak “ez duela helburu Gobernuaren esklusibotasuna nagusitzea, Irulegiko Eskuaren ordezkaritza eta izendapena askatasunez erabiltzea baizik, aurkikuntza arkeologiko, etnografiko, ondare eta kultura alorreko gisa duen garrantziagatik”.
Zehazki, aurkeztutako hamahiru erregistro eskarietatik, batek “ornamentazioa” xedetzat duen diseinu industrialaren erregistroa erreklamatzen du. Beste hamabi eskariak marka dute hizpide, objektuan agertutako “Sorioneku” terminoa barne hartzen duten zazpiren artean bereiztuz, eta “Irulegiko Eskua” adierazpena dakarten bostak, modu aske batean edo beste elementu grafiko edo izendatzaile batzuekin batera.
Diseinu industriala erregistratzeko eskariaren xedea da Irulegiko Eskuaren irudikapen grafikoa egitea. Horren harira, Kultura eta Kirol Departamentuak eskuratutako txosten juridikoak Diseinu Industrialaren Babes Juridikorako Legea du hizpide; honen arabera, erregistratu ahal dira “diseinu berriak nahiz izaera berezia dutenak”. Legeak berritzat ematen du “diseinu berdinik jendearen eskura jarri izan ez duen hura” eskaeraren data baino lehen. Eta “jendearentzat eskuragarria, argitaratu, ikusgai jarri, merkaturatu edo barreiatu denean” erregistro eskaeraren aurkezpen data baino lehen.
Txostenaren arabera, K. a. I. mendekoa eta gainera, anonimoa den objektu bat izatean, eta jendaurrean ikusgai jarri zenez erregistro eskaera egin baino egun batzuk lehenago, ez da aplikagarria, inolaz, jabego intelektualaren legedia, objektuaren diseinu propioari dagokionez.
Markako erregistroaren gainerako eskarien harira, Nafarroako Gobernuak aurkaritza aurkeztu die esklusiboki “Irulegiko Eskua” adierazpena modu askean edota bestelako elementu grafikoekin lotuta ustiatzea nahi luketen bost eskariei. Txosten juridikoak zehazten ditu, kasuz kasu, jabego intelektualaren eskubideei buruz Marken Legean eta Errege Dekretu Legegilean xedatuari jarraiki aurka egiteko dagozkion arrazoiak.
Nafarroako Gobernua ahaldunduta dago OEPM-aren aurrean bide administratibotik aurkaritza bat egiteko, lehenengo kasuan, diseinu industrialari dagokionez nobedade gabezia alegatuz, eta marken eskariei dagokienez, hauek Marken Legean barne hartzen diren erregistroko hainbat debekuren artean daudenak, esaterako izaera bereizgarri eza, publikoari balizko produktu baten jatorri geografikoarekiko nahaste bat sortzeko bidea ematea, markak eskatzaile ez diren pertsonekin identifikatzea edo jabego intelektualaren eskubideak urratzea.
Objektuaren zaintza
Txostenak halaber ohartarazten du Nafarroako Kultura Ondarearen Foru Legeak topatu den objektu fisikoa babesten duela eremu publikoari dagokiolako, baina ez “Irulegiko Eskua” adierazpena edo bere irudikapen grafikoak.
Gogoan izan industria jabegoaren eskubideek, OEPM-ren aurrean erregistratu diren marka edo diseinua izatean, bere titularrari berariazko eskubide bat ematen diotela; horrek hirugarren pertsonen erabilera eragozten du, alegia erregistrorako baimendutako objektuaren erreprodukzio edo izenaren erabilera ukatu ahal zaienena. Esklusibotasuna eragozteko modua da OEPM-ren aurrean aurkaritzako eta, bere kasuan, baliogabetasuna aldarrikatzeko ekintzak formulatzea; baita aurkeztu ahal izango liratekeen eskari berriak monitorizatzea ere, eta hori da Exekutiboak egingo duena.
Dakigunari helduz, K. a. I. mendeko Irulegiko Eskua 2021eko ekainean aurkitu zen Irulegiko (Aranguren Bailara) herrixka baten hondakinen arteko etxebizitzetako baten sarreran. 143 milimetroko altuerako eta 127ko zabalerako brontzezko xafla bat dugu hizpide eta antza denez, etxebizitzaren sarrerako atean iltzatuta egon zen. Bere azalean bost hitz irakur daitezke, denera lau lerrotan banatutako 40 ikurrekin. Semisilabario iberiar batean idatzita, horietako lehena, “Sorioneku”, deszifratzea lortu zen, euskal hizkuntzan ezagutzen den inskripziorik zaharrena, gaztelaniaz “zorte onekoa” bezala itzuliko litzatekeena.