2023ko otsailaren 17a

Nafarroako Gobernuak eta Nordexek 30 milioi inbertituko dituzte hidrogeno berdea ekoizteko teknologiako lantegi berri batean.

Chivite lehendakariak eta Irujo kontseilariak proiektua aurkeztu dute, eta Erkidegoak industria hori modu integralean gidatzeko egin duen apustua azpimarratu dute
Presentación de la nueva planta de tecnología de producción de Hidrógeno Verde. Irudi galeria

El Gobierno de Navarra y la empresa Nordex invertirán 30 millones en una nueva planta de producción de tecnología para la generación de hidrógeno verde, proyecto anunciado hoy por la Presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Desarrollo Económico y Empresarial y presidente de SODENA, Mikel Irujo, para lo cual se ha firmado un convenio entre ambas partes esta mañana en el Palacio de Navarra.

Nafarroako Gobernuak eta Nordex enpresak 30 milioi inbertituko dituzte hidrogeno berdea sortzeko teknologia ekoizteko planta berri batean. Proiektu hori gaur iragarri dute Maria Chivite Nafarroako lehendakariak eta Mikel Irujo Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilari eta SODENAko lehendakariak. Horretarako, hitzarmena sinatu dute bi aldeek gaur goizean Nafarroako Jauregian. 

Lehendakariak eta Irujok aurkezpenean azpimarratu dutenez, Nafarroak industria hori modu integralean zuzendu nahi du, ekoizpena ez ezik, energia-iturri berri hori sortzeko teknologiaren diseinua ere eskainiz. Halaber, honela adierazi dute: “duela 30 urte, Nafarroa ez zen konformatu parke eolikoak instalatzearekin, eta aerosorgailuak diseinatzeko eta fabrikatzeko aukera zuela ikusi zuen; beraz, orduan bezala, orain hidrogenoaren industria ere lehenak izan nahi dugu”.

Bestalde, Jose Luis Blancok, Nordexeko zuzendari exekutiboak, “Foru Komunitateko berrikuntzaren eta ekintzailetzaren ekosistema” nabarmendu du, Nafarroako Gobernuak bultzatuta, planta eskualdean instalatzeko arrazoi nagusietako bat bezala.

Hitzarmena Areto Berdean sinatu dute Irujo kontseilariak, SODENAko lehendakari gisa, eta Nordexeko zuzendari exekutiboa den Jose Luis Blancok. Akordioaren arabera, Nordexen planta bat (Nordex Electrolyzer) abian jarriko da Barasoinen, eta, bertan, hidrogeno berdea ekoizteko erabiliko diren elektrolizagailu izeneko elementuak diseinatu, fabrikatu eta komertzializatuko dira.

Foru Exekutiboak, SODENA sozietate publikoaren bidez, nahiz enpresak 15 milioi euro jarriko dituzte hurrenez hurren proiektu horretarako, eta datozen bost urteetan egingo dute, prototipo komertzial baten garapena eta lehen hedapen industriala bultzatzeko.

Proiektuaren etapak

Lehenik eta behin, 35 bat pertsonak osatutako ingeniaritza-talde batek elektrolizagailuak diseinatu eta testatuko ditu, ondoren, hedapen industriala hasteko eta eskualdean hornitzaileak izango dituen hornidura-katea garatzeko.

Behin proiektua fase komertzialean eta gaitasun osoarekin izanda, zuzeneko 150 langile baino gehiagori emango die lana, eta 70 milioi eurotik gorako inbertsio metatua egingo du hurrengo 8 urteetan.

Hidrogeno berdea ekoizteko elektrolizagailuak

Elektrolizagailua aparatu bat da, eta hidrogenoa ekoizteko aukera ematen du elektrolisia izeneko prozesu kimikoaren bidez. Hain zuzen ere, ur-molekula guztietan dagoen hidrogeno-atomoa erauzten du, korronte elektriko baten bidez oxigeno- eta hidrogeno-molekulak deskonposatuaz.

Hidrogeno berdea energia berriztagarrietatik sortzen da, berotegi-efektuko gasik isuri gabe. Etorkizunera begira, energia-iturri horren erabilera funtsezkoa izan daiteke deskarbonizatzeko orain zailtasun handiak dituzten sektoreetan; hala nola, industria kimikoan eta petrokimikoan, siderurgian edo errepideko edo itsasoko garraio astunean edo abiazioan.

%100 jatorri berriztagarria duen energia eoliko eta fotovoltaikoko iturrietatik hidrogenoa ekoizteko elektrolizagailuak fabrikatzeko jarduera bat dator hidrogeno garbiaren estrategiak mantentzen dituen ikuspegi eta helburuekin; estrategia hori Europako Batzordeak onartu zuen 2020ko uztailean, eta 2050erako klimatikoki neutroa den Europako sistema energetiko baten giltzarri gisa kokatzen du.

“Beste urrats bat” bektore energetiko honen balio-katean

Hitzaldian zehar, Chivite Lehendakariak nabarmendu du proiektu hau “beste urrats bat dela bektore energetiko berri honen balio-katean”. Horri esker, Nafarroak “hidrogeno berdearen agendan lekua hartzen jarraitzen du, eskualde berritzaile eta talentudun gisa, baina baita balioa duen industria-jarduerarako komunitate erakargarri moduan ere”.

“Deskarbonizazioarekiko, trantsizio energetikoarekiko eta bizitza-eredu iraunkorrarekiko dugun konpromisoak honako hau bezalako proiektuen alde apustu egitera eramaten gaitu”; izan ere, horrek berresten du “Nafarroak aurrera egiten duela energia eta ingurumen mailako helburu horietara, eta talentua eta gaitasun berritzailea eta ekintzailea dituen Komunitatea dela”, adierazi du Chivitek.

Bestalde, Irujo kontseilariak adierazi du Foru Exekutiboak proiektu hau babesten duela Espezializazio Adimendunaren Estrategiarekin (S4) bat egiten duelako. “Era horretako enpresa bat abian jarrita, lurraldeko trantsizio energetikoaren proiektua indartuko da, eta nekez elektrifika daitezkeen sektoreak deskarbonizatzen lagunduko du”.

“Gobernuak lerro horren aldeko apustu irmoa egin du, eta horrela erakusten dute onartu berriak diren azken zerga-berrikuntzek ere, %15eko kenkari espezifikoarekin eta enpresa eta proiektu bakoitzeko 15 milioi eurora bitarteko mugarekin, hidrogeno berriztagarriaren balio-kateko osagaien fabrikazioarekin zerikusia duten enpresa-ekimen guztietarako”, esan du.

Bestalde, Blancok nabarmendu du “sinergiak daudela aerosorgailuen fabrikazioaren eta iturri berriztagarrietatik sortutako hidrogeno berdearen ekoizpenaren artean”. Era berean, “Nafarroan teknologia giltzarri berri horretarako etorkizun handia” ikusten dutela gehitu du.

Hasiera 2021ean

Nafarroan elektrolizagailuak diseinatzeko eta fabrikatzeko planta ezartzeko ideia 2021. urtearen hasiera aldera sortu zen, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua eta Sodena eta Nordex lehendabiziko aldiz harremanetan jarri zirenean.

Nordexek proiektu honen aldeko apustua egin du aerosorgailuen fabrikazioaren eta iturri berriztagarrietatik sortutako hidrogeno berdearen ekoizpenaren artean dauden sinergien ondorioz, logistikari nahiz biltegiei, muntaketari eta erosketei dagokienean.

Ekimenak hainbat laguntza eta diru-laguntza publiko bildu ditu. 11,6 milioi euro lortu zituen, esate baterako, Europako Batzordeak onartutako eta Hy2Tech izeneko ‘Europako Interes Komuneko Proiektu Garrantzitsutik (IPCEI)’.

Nordex liderra da aerosorgailuetan, eta 40 herrialdetan aurkitzen da

Nordex Group taldeak 37 urte baino gehiago daramatza haizea aprobetxatzen, energia berdearen arloan espezializatua da, eta nazioartean eragin handiko proiekzioa du.

Lurreko aerosorgailuen garapena, fabrikazioa, proiektuen kudeaketa eta euskarri teknikoa izan dira taldearen espezializazio-arloak. Ia 9.600 pertsona ditu plantillan, mundu osoan. Bere ia lau hamarkadako bizitzan, 41GW energia eoliko baino gehiago instalatu ditu 40 herrialde baino gehiagotan.

2021ean, 5.400 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen. Alemanian, Espainian, Brasilen, Estatu Batuetan, Indian eta Mexikon ditu ekoizpen-zentroak. Produktuen katalogoa lurreko eolikoan oinarritzen da, 2.4 eta 6.X MW arteko turbinekin, eta espazio-mugak dituzten merkatuetara nahiz sare-ahalmen mugatua duten eskualdeetara egokitzen dira.

Nordex Electrolyzer Nordex SEren %100eko filiala da. Datozen hiru urteetan, elektrolizagailu komertzial bat garatzen arituko da energia berriztagarrietan oinarritutako hidrogeno berdearen produkziorako, Barasoaingo plantan. 2022ko urtearen amaiera aldera, 10 pertsonak osatutako ingeniaritza-talde bat jada lanean ari zen enpresan.