Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak Diru Laguntzen 2025-2027 Plan Estrategikoa berrikustea eta eguneratzea onartu du, Parlamentura bidaltzeko
2025ko apirilaren 30a
Nafarroako Gobernuak Diru Laguntzen 2025-2027 Plan Estrategikoa berrikustea eta eguneratzea onartu du, Parlamentura bidaltzeko
2025ean, 463 diru-laguntza lerro finantzatzea aurreikusten da, guztira 549,9 milioi eurorekin
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Diru-laguntzen 2025-2027 Plan Estrategikoa berrikustea eta eguneratzea onartu du, Foru Parlamentura bidaltzeko. Ezarritako plangintza Nafarroako Exekutiboa osatzen duten 13 Departamentuetako 39 plan sektoriali lotuta dago. Hurrengo hiru urtetarako aurreikusitako diru-laguntza guztira 1.413.938.513 eurokoa da. 2025ean, 463 diru-laguntza lerro finantzatzea aurreikusten da, hau da 549.959.290 euro; 2026an, berriz, 448.462.691 euroko zuzkidura izango litzateke; eta 2027an 415.516.532 eurokoa, guztira.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).