2022ko abenduaren 7a

Nafarroako Gobernuak bere argitalpen berriak aurkeztuko ditu Durangoko Azokan

Nafarroako Gobernuak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren eta Gerediaga Elkartearen arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez babestu du ekitaldia

Nafarroako Gobernuak Durangoko Azokaren 57. edizioan izango duen standak dozena bat nobedade izango ditu, 2022an argitaratuak.

Aurtengo berrikuntza nagusia ‘Beste mundu bat nahi genuen. Nafarroako ezker iraultzailea, 1970-1979 ', Imanol Satrustegiren lana izanen da. Frankismoaren azken urteetan eta trantsizioan Nafarroako ezkerraren mugimendu politikoak aztertzen ditu liburuak.

Lan horrekin batera, erakustokian gaztelaniaz zein euskaraz idatzitako honako obrak ere izango dira eskuragarri: ‘Escuelas con memoria / Memoria duten eskolak’, Nafarroako Memoriaren Institutuak argitaratutako lana eta ‘Luz en la penumbra / Argia ilunantzean’, Karlismoaren Museoan guda garaietan osasunari eta gizatasunaren inguruko erakusketaren katalogoa. Gainera, ‘Viaje a Gobernus, el planeta del Gobierno Abierto / Gobernuserako bidaia, Gobernu Irekiaren planeta’ eskuratu ahal izango da, Belatzek ilustratutako dibulgazio instituzionaleko liburuxka.

Nafarroako Gobernuko erakustokira hurbiltzen direnek 2022an gaztelaniaz argitaratutako lanak ere erosi ahal izango dituzte, besteak beste, honakoak: Daniel Burgiren ‘Nuestros días contra la covid’; Iñaki Dieguezek koordinatutako, ‘Una ventana al pasado. Viaje visual por la arqueología de Navarra '; Carmen Jusué-ren ‘Miradas al Camino Jacobeo navarro’, Ángel Garcí-Sanz Marcoteguiren ‘Tirso Lacalle, el cojo de Cirauqui 1845-1920’; Manuel eta Miguel Ángel Torres Mateosen ‘Los años olvidados. Navarra, los nacis y la II Guerra Mundial’; Pedro Oliverren, ‘Ejerzitorik ez / No a los ejercítos’, eta Tarsicio Azconaren, ‘De campesino a historiador. Apuntes biográficos’. 

Asier Barandiaranek koordinatutako ‘Egile nafarren euskal literaturaren antologia’ lanaren lau liburukiak ere eskuratu daitezke erakustokian. 

Hitzarmena Euskarabidearekin

Azoka honetan parte hartzea Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak lotzen du, Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuaren eta Gerediaga Elkartearen arteko hitzarmena sinatuz, 10.000 euroko zenbatekoarekin. Hitzarmen honen helburua da euskararen eta haren erabileraren inguruko informazio- eta sentsibilizazio-programak egiteko esleitutako eginkizunei erantzutea, bai eta helburu bera duten erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzeko ere.