2024ko azaroaren 12a

Nafarroako Gobernuak 12 plaza berri finantzatu ditu adimen urritasuna duten pertsonentzako pisuetan, Tuteran

Maeztu kontseilariak Atalaya CAIDISari lotutako baliabide berri hau bisitatu du gaur, eta Erriberan dauden beste 99 plazei gehitu zaie
Declaraciones de la consejera Maeztu durante la visita Irudi galeria

Mari Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak eta Inés Francés Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziako (ANADP) zuzendari gerenteak adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako Tuterako etxebizitza berriak bisitatu dituzte gaur goizean. Baliabide berria Poeten Pasealekuan dago, eta 12 plaza ditu, hiru plazako lau pisutan banatuta. Atalaya Desgaitasunari Arreta Integrala Emateko Zentroari (CAIDIS) lotuta dago, eta adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzari lotutako Nafarroako lehen etxebizitza-eredua da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).