Nafarroako Gazteriaren Institutuak gazteen informazioan jardunbide egokien trukea bultzatu du, gazteen garapenean laguntzeko
Nafarroa osoko 29 puntutako eta gazte informazioko bulegoetako 50 profesional inguruk parte hartu dute prestakuntza eta esperientzia partekatzeko jardunaldi batean
2023ko maiatzaren 19a
Aste honetan Nafarroako Gazte Informazio Sarearen II. Jardunaldia egin da, eta Foru Erkidegoko 29 puntutako eta gazte informazioko bulegoetako 50 profesional inguru bildu dira. Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatuta, topaketa hauen helburua da gogoeta eta eztabaida gune bat sendotzea, gazteen informazioarekin zerikusia duten gaiei buruz eta arlo horretako esperientziak eta ezagutzak trukatzeko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).