2024ko urriaren 4a

Nafarroak bat egiten du Eskualdeen eta Hirien 22. astearekin, ekonomikoki garatutako eta sozialki kohesionatutako Europaren alde

Ollo lehendakariordeak eta Maeztu kontseilariak ekonomia zirkularrari eta automobilgintzari buruzko saio banatan parte hartuko dute datorren asteazkenean, hilak 9
Datorren astean Eskualdeen eta Hirien Europako Astea ospatuko da
Datorren astean Eskualdeen eta Hirien Europako Astea ospatuko da  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroak bat egiten du Eskualdeen eta Hirien 22. astearekin. Horrela, Europa ekonomikoki garatua eta sozialki kohesionatua izateko erronkari heltzen dio, eskualdeetan protagonismo berezia izango duten egun hauetan. Nafarroako Gobernuak Bruselan ekonomia zirkularrari (internet bidez) eta automobilgintzari buruzko bi saiotan parte hartuko du urriaren 9an, asteazkena, Ollo lehendakariordearen eta Maeztu kontseilariaren bitartez, Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako Ordezkaritzak Bruselan koordinatutako programa zabal baten barruan.

Belgikako hiriburuan, Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako (Euoreskualdea osatzen duten eskualdeak) dituzten hiru ordezkaritzek topaketa bat egingo dute Europako hiriburuan Nafarroak duen egoitzan, hiru lurraldeen artean sinergiak bilatzeko eta ekintzak koordinatzeko, Foru Komunitatea erakunde horren buru baita gaur egun.

Eskualdeen eta Hirien Europako Astearen edizio hau urriaren 7tik 10era egingo da. «Eskualdeak gaitzea» lelopean, milaka administrazio eta toki- eta eskualde-erakunde, Europar Batasuneko erakundeak, ordezkari politiko gazteak, akademikoak, GKEetako eta sektore pribatuko ordezkariak bilduko dira Bruselan, kohesio-politikarekin lotutako alderdi praktikoak eta lurraldekoak aurkezteko moduari buruzko ezagutzak, esperientziak eta ideiak partekatzeko.

2021-2024 Kanpo Ekintzako I. Planaren eta "Nafarroa Europan" bere 1. ardatzaren ildotik, zeinak Nafarroako gizartearen eta eragile sozioekonomikoen parte-hartze aktiboa bilatzen duen, bai eta Nafarroako Gobernuarena ere Europan, Foru Gobernuaren ordezkari izango dira Ana Ollo bigarren lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria eta Sergio Pérez Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia, zeinak urriaren 7an  hasiko den aste honen inguruko hainbat ekitalditan parte hartuko baitu. Gainera, Eskualdeen Europako Komitearen 162. osoko bilkura eginen da (hilaren 8an eta 9an), eta bertan sektoreko gaiak jorratuko dituzte (Nafarroaren kasuan, berrikuntzari buruzkoak), eta osoko bilkuran eztabaidatutako irizpenak ere onartuko dira.

Nafarroak ekonomia zirkularrari buruz antolatutako ekitaldia

Ollo lehendakariordeak internet bidez hasiera emango dio du Nafarroako Ordezkaritzak Bruselan antolatu duen ekitaldia, urriaren 8an, arratsaldez. "Ekonomia Zirkularreko Berrikuntza Haran europar bat sortuz" izenburupean, ekitaldi honetan Foru Komunitateak eremu horretan duen erreferentziazko zeregina aztertuko da, eta horren emaitza Nafarroa Europako proiektu bat gidatzeko aukeratu izana da, non bederatzi herrialdetako bederatzi lurraldek parte hartzen duten, 17 eskualde hartzen dituztenak.

Ekitaldi horretan parte hartuko dute, halaber, Delia Sola Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Saileko S4 Proiektu Estrategikoen eta Ekintzailetzaren Zerbitzuko zuzendariak eta Maria Pedrosa SODENAko proiektuen kudeatzaileak, Sergio Pérez Kanpo Ekintzako zuzendari nagusiak eta proiektu horretan parte hartzen duten zenbait eskualdetako beste ordezkari batzuek, hala nola Herbehereetako (Northerm Netherlands Alliance), Waloniako (Ekonomia Zerbitzu Publikoa) eta Helsinki – Uusimaakoak (Eskualde Kontseilua).

Bestalde, Maeztu kontseilariak Automozio Eskualdeen Aliantzak egun horretan bertan antolatutako bilkura batean parte hartuko du. Bere hitzaldian, "Eraldaketa bultzatuz: talentuaren garapena eskualde automotrizeetan" gaia jorratuko du, Foru Komunitateak, baita prestakuntzatik ere, automobilgintzaren eremuan eraldaketaren alde egiten duen apustuaren esparruan, zeina Nafarroako lehendakaritzak bultzatzen baitu aliantza horretan.

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko ordezkaritzen topaketa

Azkenik, 22. edizioa dela eta, Nafarroak -gaur egun Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko Presidentetza duen erkidegoak- topaketa bat ahalbidetu du, urriaren 9an, Bruselako hiru ordezkaritza hauetako arduradunen artean. Arola Urdangarin Euroeskualdeko zuzendaria eta Sergio Pérez Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia ere bertan izango dira.

Topaketa honetan Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearentzat Europako aldi berriak eta Europako Batzorde berriak dakarkioten aukera aprobetxatu nahi da. Nafarroak, 2021-2027 Euroeskualde Estrategiarekin bat etorriz, bere lehendakaritzaren lehentasuntzat hartu du Bruselan lobby ekintzak sustatzea mugaz gaindiko lurraldeen errealitatea helarazteko.