Descárgate la app
Nafarroak Arku Atlantikoko makroreskualdea sortzea defendatu du, energia berriztagarri eolikoetarako aukera-ingurune gisa
2023ko azaroaren 16a
Nafarroak Arku Atlantikoko makroreskualdea sortzea defendatu du, energia berriztagarri eolikoetarako aukera-ingurune gisa
Ana Ollo lehendakariordeak Saint-Maloko Eskualde Periferiko eta Itsasokoen Konferentzian nabarmendu duenez, esparru instituzional horrek Foru Komunitatean garrantzia duen sektore baten lankidetzazko garapena bultza dezake
Ezkerretik eskuinera, Ollo lehendakariordea, Sergio Pérez Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia eta Silvia Ojer Europako Proiektuen Bulegoaren Zerbitzuko zuzendaria
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Ana Ollo lehendakariorde eta Memoriako, Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak aste honetan Saint Malon (Frantzia) egin den Eskualde Periferiko eta Itsasokoen Konferentziaren osoko bilkuran defendatu du Arku Atlantikoko makroeskualde bat sortzea, Europar Batasunean eskualdeen presentziaren bultzada instituzionalerako aurrerapauso gisa, eta "eremu atlantikoek Europan eragina galtzeko arriskuaren aurrean, dagoeneko lau makroeskualde eratu baitira".
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)