2024ko martxoaren 4a

Nafarroak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen lehendakaritza bere gain hartu du 2026. urtera arte

Eskualdaketa Erriberrin egindako Batzar Nagusian burutu dute; bertan, Chivite Lehendakariak nabarmendu nahi izan du elkartearen egitekoa, espazio lehiakorragoa eta solidarioagoa lortzeko
La Presidenta Chivite acude a la Asamblea de la Euroregión en Olite Irudi galeria

Navarra asumir a partir de hoy y hasta 2026 la presidencia de la Eurorregión Nueva Aquitania-Euskadi-Navarra (NAEN), periodo en el que se va a ahondar en la cooperación transfronteriza alcanzada entre los tres socios en ámbitos de especial relevancia como el desarrollo de la ciudadanía eurorregional, la cohesión territorial y el desarrollo innovador, competitivo, inclusivo y sostenible.

Nafarroak izango du gaurtik hasi eta 2026ra arte Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen (NAEN) lehendakaritza, eta denboraldi horretan hiru kideen artean lortuko mugaz gaindiko lankidetza sakonduko dute garrantzi berezia duten arloetan; esate baterako, euroeskualdeko herritarren garapena, lurralde-kohesioa eta garapen berritzailea, lehiakorra, inklusiboa eta iraunkorra. 

Eskualdaketa gaur goizean burutu da Nafarroako Erriberri udalerrian, Euroeskualdearen Urteko Batzar Nagusian zehar, buru izanik Alain Rousset, Akitania Berriko Presidentea, Nafarroako Lehendakari María Chivite eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Iñigo Urkullu, hiru eskualdeetako gobernuetako arduradunak biltzen dituen Batzarreko gainerako kideekin batera. 

Bilkuran zehar, oraindaino arteko Alain Rousset presidenteak Maria Chiviteren esku utzi du Europako Taldearen buruzagitza irudikatzen duen “makila”, Erriberriko Paradorean ospatu den ekitaldi instituzional batean.

Maria Chivite elkarteko lehendakari berriak esan duenez, bere agintaldian, Foru Erkidegoak “Euroeskualdearen gaitasunak sendotzearen eta zabaltzearen alde” egingo du, izan ere “lankidetzarako tresna bat da, gure espazio komuna lehiakorragoa eta solidarioagoa izateko laguntzen duena”. Bestalde, nabarmendu du “Europa proiektu erabilgarria dela Batasun osoko herritarrentzat”; “giza balioen defentsarako gotorlekua da, ezberdintasun oro murrizteko aukera ematen duena, eta benetan konprometituta dago gizartea kolokan jartzen duten erronkekin, esaterako klima-aldaketarekin berarekin edo aro digital berriarekin”. 
 

Landutako gaiak

Hiru eskualdeetako 18 ordezkariz osatuta dagoen bilkuran 2023ko jarduera-balantzea eta aurtengo aurrekontu-orientabideak aurkeztu dira. Horrez gainera, Akitania Berria Euskadi Nafarroa 2024 proiektutarako Deialdiaren esparrua onartu da eta Batzar Nagusiko kideak berritzea onartu da, Foru Gobernuaren osaera berriaren aurrean.

2023ko jardueren balantzeari dagokionez, Batzarrak herritarrengandik gertuago egoteko ahalegina nabarmendu du, 27 proiektu berri, 7 partaide eta ikasleentzako nahiz doktoregaientzako 93 mugikortasun-beka finantzatuz. Horrez gainera, Euroeskualdeko lurraldeei zuzenean eragiten dien 2021-2027 Plan Estrategikoaren garapena, POCTEFA 2021 – 2027 programaren Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren lurralde-dinamizazioa hala nola koordinazioa sustatzen jarraitu du.

2024rako proiektuen deialdiari dagokionez, aurten 900.000 euroko aurrekontuari eutsiko zaio eta hau bi lerrotan banatuko da. Lehenengoa gaurko bilkuran onartu da eta 500.000 euroko zuzkidura izango du “Euroeskualdeko Herritartasuna” proiektuak garatzeko, kultura, eleaniztasuna, hezkuntza, gazteria, kirola nahiz egungo erronka sozialak ardatz hartuta. 2024ko bigarren seihilekoan, “Euroeskualde Berrikuntza”ren bigarren deialdia onartuko da, 400.000 eurorekin, inplikatutako lurraldeetako S4 espezializazio adimenduneko estrategiaren arloetara bideratua.

Horrekin batera, Euroeskualdeak lankidetza estrategikoko proiektuak laguntzen jarraituko du 300.000 euroko ekarpen bat eginez, ekonomia-, kultura-, hezkuntza-, eta kirol-arloetan dauden mugaz gaindiko aliantza berriak sustatze aldera. Horrez gainera, aurten Euroeskualde Bekaren edizio berri bat aurreikusten da, 60.000 euroko aurrekontuarekin kontatuz, hiru lurraldeetan ikasleen eta doktoregaien mugikortasun akademikoa sustatzeko, hurbiltasuneko nazioarteko mugikortasuneko ekimen baten atal modura.

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea lankidetza-tresna bat da, eta hiru eskualdeen mugaz gaindiko eta Europako garapena sustatzen du; izan ere, eskualde horietan 8,7 milioi pertsonatik gora bizi dira 101.678 km²-ko lurralde batean. Elkarte hau 2011n sortu zen, Akitania Berriak eta Euskadik Lurralde Lankidetzarako Europako Talde bat (LLET) sortzeko akordioarekin eta 2017an Nafarroa batu zitzaion.