2024ko uztailaren 2a

Nafarroak 5.597 enplegu berri ditu eta ia 1.000 langabe gutxiago 2024 hasi zenetik

Langabezian dauden pertsonak 29.012 dira, ekainean 767 gutxiago eta lau hilabeteko beherakadarekin
Maeztu kontseilaria eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Miriam Martón, prentsaurrekoan Irudi galeria

Nafarroak enplegua sortzen jarraitzen du, langabezia murrizten, eta berriro ere errekor historikoa du afiliazioan. Hala, Foru Komunitatean Gizarte Segurantzako batez besteko afiliazioa 311.346 afiliaziokoa da, eta horrek esan nahi du 2023ko abendutik 5.597 afiliatu gehiago daudela. Era berean, Nafarroan 29.012 langabe daude, ekainean 767 gutxiago (% 2,58 gutxiago) eta lau hilabetez beherakada izan da: guztira, 976 langabe gutxiago urte hasieratik.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).