Descárgate la app
Nafarroa Europako sari bat jasotzeko hautagaia da, COVID-19a duten pazienteen arriskua eta bilakaera aurreikusten duen Adimen Artifizialeko tresna bat garatzeagatik
2023ko maiatzaren 1a
Nafarroa Europako sari bat jasotzeko hautagaia da, COVID-19a duten pazienteen arriskua eta bilakaera aurreikusten duen Adimen Artifizialeko tresna bat garatzeagatik
Foru Gobernuaren eta NAITECen arteko lankidetzari esker garatutako SARS2DETECT proiektua DT4REGIONS sarien 'Zerbitzu publikoen hobekuntza' kategorian izendatuta dago, eta maiatzaren 19ra bitarte jaso ditzake botoak bere web orrialdean
Nafarroako Gobernua DT4REGIONS sarietarako hautagai da ‘Zerbitzu publikoen hobekuntza’ kategorian, SARS2DETECT erremintari esker; hau da, Adimen Artifizialean oinarritutako sistema, COVID-19 pazienteen bilakaera aztertzeko. Proiektua NAITECek garatu du, Nafarroako Osasun Zerbitzu – Osasunbideako (NOZ-O) Erradiologia Zerbitzuarekin eta Telekomunikazio eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan.