Nafar Lansarek finantzatutako softwarea garatzeko ikastaroaren hirugarren edizioa %80ko kontratazioaren aurreikuspenarekin amaituko da

15 gazte IKT profesional gisa trebatu dira Tracasa Instrumentalen egindako eta Talentixek antolatutako ekintza honen bidez
2023ko irailaren 13a
Miriam Martón, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko-Nafar Lansareko zuzendari 
kudeatzailea (erdian) programako parte hartzaileekin.
camera_alt Miriam Martón, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko-Nafar Lansareko zuzendari kudeatzailea (erdian) programako parte hartzaileekin.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Ikasketak amaitu berri dituzten 15 gaztek softwarea garatzeko prestakuntza espezializatuko ikastaroaren hirugarren edizioa egin dute uda honetan. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak-Nafar Lansarek finantzatu du ikastaroa, %100ean, eta Talentixek garatu du Tracasa Instrumental Nafarroako Gobernuko enpresa publikoaren instalazioetan. Ikastaroa amaitzerako, %80ko kontratazioa aurreikusten da, eta datozen asteetan ia ikasle guztiak IKT sektorean kontratatu ahal izatea espero da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).