2024ko azaroaren 18a

Maeztu kontseilariak azpimarratu duenez, “arreta pertsonalizatuek nabarmen hobetzen dute adineko pertsonei eta mendekotasuna dutenei ematen zaien arreta”

Eskubide Sozialetako titularrak jardunaldi bat aurkeztu du Corellan, Pertsona eta Komunitatea ardatz dituen Arreta Integraleko proiektuaren emaitzen aurrerapenari buruz
Maeztu kontseilaria, Eduardo Mateo, Nafarroako Lares-eko presidentea eta 
Pilar Rodríguez proiektuaren zuzendaria aurkezpenean.
Maeztu kontseilaria, Eduardo Mateo, Nafarroako Lares-eko presidentea eta Pilar Rodríguez proiektuaren zuzendaria aurkezpenean.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilari Carmen Maeztuk Corellan parte hartu du gaur goizean, Pertsona eta Komunitatean Zentratutako Arreta Integraleko Europako Proiektuaren (AICP.COM) emaitzen aurrerapenaren aurkezpenean. Proiektu horrek egoitzetako, etxeetako eta komunitateko zainketen ikuspegia aldatzen du, “zaintza pertsonalizatuak emanez eta pertsona bakoitzaren beharrei eta interesei hobeto erantzunez”, Maeztuk aurreratu duenez.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).