2024ko irailaren 9a

Lanbide Heziketak 16.615 ikasleko errekorra hartuko du Nafarroan 2024/2025 ikasturtean

336 ikaslek eman dute izena zikloetan, ordezkaritza txikia duten sexuentzako plazak gordetzeko formula berriaren bidez
Gimeno kontseilariaren eta Luis Calatayud Lanbide Heziketako, Digitalizaziorako eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendariaren adierazpenak Irudi galeria

Lanbide Heziketak gora egiten jarraitzen du Nafarroan: 2024-2025 ikasturtean 16.615 ikasle baino gehiago izango dira Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sarean. Zifra horrek esan nahi du heziketa-zikloen eskaintzarako ikasleen errekor historikoa 170 ziklo izatera iritsiko da 24 lanbide-arlotan, eta hórrela 2019-2020 ikasturtetik %37 ikasle gehiago izango dira.

Hala eman dute jakitera Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako arduradun nagusiek, prentsako agerraldi batean; bertan, ikasturte honetako zifrak eta berrikuntzak aurkeztu dira; plazen batez besteko estaldura % 97koa izango da, horrela lehenengo aldiz ziklo ezberdinetan gutxiegi ordezkatutako sexuaren araberako pertsonentzako plazen erreserbaren efektuaren emaitza positiboak bistaratuz; neurri honekin ziklo “feminizatuak” eta “maskulinizatuak” egoteari aurre egitea lortuko da LHko prestakuntza-sisteman. 

Zifra eta berrikuntza nagusienak Hezkuntzako kontseilari Carlos Gimenok eman ditu jakitera, Luis Calatayud Lanbide Heziketako, Digitalizaziorako eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendariarekin batera. 

Biek ala biek nabarmendu dute Nafarroako Lanbide Heziketako sare publikoko ikastetxeetan ikasle kopurua nabarmen hazi dela; Nafarroa osoan banatutako LHko zentroren batean prestakuntza presentziala jasoko duten 15.000 ikasle baino gehiagori online modalitateko zikloetako ikasleak gehitu behar zaizkie. Prestakuntza-bide hori ere nabarmenki hazten ari da, eta 2019-2020 ikasturteaz geroztik ikasleak 2,5 biderkatu dira (13 ziklotik 32ra igaro da azken urteetan). 

2024/2025 ikasturte honetarako, guztira 6.631 plaza presentzial berri eskaini dira, 2023/2024 ikasturteko 6.377rekin alderatuta. Erdi Mailako eskaintzaren hazkundea % 30ekoa da eta % 40koa Goi Mailan, % 8koa izanik Oinarrizko OHn. 

LHko sistema publikoaren guztizko talde kopuruaren bilakaerak erakusten duenez, 707 talde izan dira orain hasi den ikasturtean iazko ikasturteko 673 taldeekin edo 2019/2020 ikasturteko 535ekin alderatuta. Taldeen kopuruari dagokionez, guztira % 33 hazi da; Oinarrizko LHko taldeak % 10 hazi dira, Erdi Mailakoak % 33 eta Goi Mailakoak % 34 hazi diren bitartean.

Gaur hasten den ikasturterako 1. mailako taldeen eskaintza % 8 hazi da Oinarrizko mailako LHko zikloetan, % 30 Erdi mailako zikloetan eta % 40 Goi mailako zikloetan. Ehuneko horiek agerian jartzen dute departamenduak hezkuntza-prestakuntzaren adar honen alde egindako apustu sendoa. Oro har, 1. Mailako 388 talde eskaintzen dira, aurreko ikasturtean 366 eta 2019/1020 ikasturtean 283 izan direnean. Eskaintza berria konfiguratzeko orduan kontuan hartu dira Nafarroako enpresa-sektoreek euren familia ezberdinetan hala nola eremu geografikoetan dituzten eskaerak, eragile ekonomiko zein sozialen beharrak, eta, besteak beste, lurralde-kohesiorako irizpideak jarraitu dira.

Nabarmendu beharreko beste datu oso garrantzitsu bat da Oinarrizko mailako zikloetan eskainitako plazen portzentajea % 97,75ekoa (756 plaza), Erdi Mailan % 96,7koa (2.860 plaza), eta Goi Mailako zikloetan % 96,4koa (2.805 plaza) izan direla. Hala ere, eta oraindik ere hainbat lanpostu hutsik daudenez, Departamentuak aukera emango du horiek betetzeko astelehenetan irailaren 16tik urriaren 7ra arte argitaratutako deialdietan. 

LHko ikastaroaren berritasun aipagarrienetako bat 40/2024 Foru Aginduaren aplikazioa da, LHko sisteman eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan onartua izatea arautzen duena. Izan ere, foru agindu horretan, lehen aldiz, plazen eskaintzan gutxiegi aurkeztutako sexuarentzako plazen erreserba arautzen da. 

Neurri horren emaitza jadanik ezaguna da: Oinarrizko mailan, ohiko epean matrikulatutako plazetan izena eman izan duen % 5,6a zikloetan gutxien ordezkatutako sexuko ikasleei dagokio. 10 zikloetan matrikulatutako 28 emakume eta ile-apainketa eta estetika zikloan matrikulatutako 7 gizonezko ditugu hizpide. Erdi Mailetan, plazen % 5 ohiko epean esleitu dira erreserba horren bidez, 73 gizonezkoentzat sei ziklotan, gehienak sanitarioak, eta 58 emakumeentzat 13 ziklotan, gehienak industrialak. Goi Mailako graduetan, erreserba hori plazen % 6,6tan erabili da: 85 gizonek 16 ziklotan beteko dituzte plazak, gehienak osasun arlokoak eta zerbitzu soziokulturaletakoak, eta 85 emakumek 19 ziklotan, gehienak industriakoak eta informatikakoak.

Oinarrizko, Erdi Mailako eta Goi Mailako graduetarako plazak erreserbatzeko aurreikusitako gainerako irizpideei dagokienez, 21 plaza gorde dira ikasle kirolarientzat, 57 desgaitasuna dutenentzat eta 170 hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleentzat. 

Eskaintza dibertsifikatua 

Nafarroako LHk eskaintza oso dibertsifikatua dakar; 19 ziklo berri gehiago ditu (hamar presentzialak, zazpi birtualak eta bi modularrak). Horietatik sei profil berriak dira, eta Nafarroako tituluen katalogoan sartzen dira. Zehazki, titulu berriak honako hauek dira: Ekoizpen Farmazeutikoa eta Bioteknologikoa, Erradioterapia eta Dosimetria, Komunikazio Bitartekotza eta Neurrirako eta Ikuskizunetarako Jantzien Ekoizpena, eta Erdi Mailako Makineriaren Eraikuntza eta Elektromekanikako Teknikaria.

Oinarrizko Graduan Elektrizitate eta Elektronika zikloa sartu da Ribaforadan. Erdi Mailan, Eraikuntzako Teknikariaren (CISER) zikloa eta Goi Mailan berriz, Produktu Farmazeutiko, Bioteknologiko eta Antzekoen Fabrikazioko Goi Teknikariaren (CIP Donapea) zikloa, Neurrirako eta Ikuskizunetarako Jantzien Goi Mailako Teknikariaren (CIP Donibane) zikloa, Komunikazio Bitartekaritzako Goi Mailako Teknikariaren (Hezitzaileak) zikloa, Nafarroako lanbide-profil berria, Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko Goi Mailako Teknikariaren, euskeraz (Mª Ana Sanz) zikloa, Erradioterapiako eta Dosimetriako Goi Mailako Teknikariaren (Osasun Eskola) zikloa, Mekanika Industrialeko Goi Mailako Teknikariaren (CIP Tafalla) zikloa, Automatizazio eta Robotikako Goi Mailako Teknikariaren zikloa gehituko dira(CIP Sakana) eta Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria, euskeraz (CIP Elizondo) erantsiko dira.

Ikastetxe publikoetako eskaintza birtualari dagokionez, Erdi Mailan ibilgailuen Elektromekanikako Teknikaria (Virgen del Camino LHI), Beroa Sortzeko Instalazioetako Teknikaria (Virgen del Camino LHI) eta Soldadura eta Galdaragintzako Teknikaria (Virgen del Camino LHI) aurkeztu dira. Goi Mailan, Nazioarteko Merkataritzako Goi Mailako Teknikaria (LHI Mª Ana Sanz), Energia Berriztagarrietako Goi Mailako Teknikaria (CISER), Ahoaren eta Hortzen Higieneko Teknikaria (ESTNA) eta Gida, Informazio eta Laguntza Turistikoko Goi Mailako Teknikaria (LHI Lizarra) ditugu.

Moduluen eskaintzan, LHko Nafarroako ikastetxe publikoek Erdi Mailako prestakuntza-ibilbideak eskaintzen dituzte, Makineriaren Elektromekanikako Teknikariarena (Virgen del Camino LHI), eta Goi Mailako prestakuntza-ibilbidean berriz, Zuzendaritzari Laguntzeko Goi Mailako Teknikariarena (Elizondo LHI), euskaraz barne hartuz.