Kriminologiaren Euskal Institutuak 1979tik gaur egunera arteko torturari buruzko txostena aurkeztu dio Ollo kontseilariari

Dokumentua KREIk egin du, Nafarroan izandako giza eskubideen urraketei buruzko txostenak egiteko Foru Gobernuak emandako laguntzen esparruan
2023ko urtarrilaren 9a
Ana Ollo kontseilaria, Martín Zabalza zuzendari nagusiarekin, 
Kriminologiaren Euskal Institutuko ordezkariekin izandako bileran.
camera_alt Ana Ollo kontseilaria, Martín Zabalza zuzendari nagusiarekin, Kriminologiaren Euskal Institutuko ordezkariekin izandako bileran.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Kriminologiaren Euskal Institutuko (KREI) ordezkariek Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariari aurkeztu diote gaur Nafarroan 1979tik gaur arte izandako torturari eta beste tratu txar batzuei buruzko ikerketa. Martin Zabalza Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak eta Txema González Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuko zuzendariak ere parte hartu dute bileran. KREIren aldetik, Laura Pego, Paco Etxeberria eta Jeannette Ruiz Goikoetxeak aurkeztu dute txostena.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)