2024ko irailaren 17a

Irujo kontseilariak berriztagarrien sektorearekin duen konpromisoa indartu du eta azpimarratu du "egungo sistema garestia" dela eta "trantsizio energetikoaren aldeko apustua" egin behar dela

Gaur goizean Irunberriko aerodromoan energia berriztagarrien sektoreari buruz egin den #EventoEstratégicoS4 ekitaldian parte hartu du
Mikel Irujo kontseilaria, Irunberriko alkatea eta Itoiz zuzendari nagusia, 
ekitaldian parte hartu duten enpresetako ordezkariekin batera.
Mikel Irujo kontseilaria, Irunberriko alkatea eta Itoiz zuzendari nagusia, ekitaldian parte hartu duten enpresetako ordezkariekin batera.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak energia berriztagarrien I+G sektorea sustatzeko ekitaldi batean parte hartu du gaur goizean. Bere parte-hartzean, Irujok sektore honen aldeko mezua bidali nahi izan du. #EventoEstratégicoS4 zikloaren barruan kokatzen da ekitaldi hori, Energiaren, Enpresen I+G+b eta Ekintzailetzaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako sektore estrategikoetan I+G+b enpresariala sustatzeko antolatutako ekitaldi sorta.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)