Descárgate la app
Irujo kontseilariak berretsi du “Nafarroak bioteknologian Europan liderra den eskualdeetako bat izatera iritsi nahi duela”
2024ko azaroaren 19a
Irujo kontseilariak berretsi du “Nafarroak bioteknologian Europan liderra den eskualdeetako bat izatera iritsi nahi duela”
Horrela adierazi du Green Innovation Forum ekimenean; bertan, 8 herrialdetako 200 profesional baino gehiago bildu dira gaur, Iruñean
Ezkerretik eskuinera: Jon Arocena, Asebioko zuzendari nagusia; Adriana Casillas, Asebioko presidenteordea; Rocio Arroyo, Asebioko presidentea; Irujo kontseilaria, Iñaki Larraya, SODENAko zuzendaria; eta Iñigo Arruti, Enpresa Sustapeneko zuzendaria.
Irudi galeria
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria den Mikel Irujok ireki du gaur Green Innovation Forumaren bosgarren edizioa, AseBiok eta Nafarroako Gobernuak antolatua Sodena sozietate publikoaren bidez. Green Innovation Foruma Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditorioan egin da, eta zortzi herrialdetako 120 enpresatako 200 profesional baino gehiago bildu dira, bioteknologiak eredu ekonomiko iraunkorrago, karbono-neutroago eta berdeago baterako trantsizioan funtsezko tresna gisa eskaintzen dituen aukerei buruz eztabaidatzeko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).