2024ko apirilaren 8a

Industriak jardunaldi bat antolatu du Energia Aurreztearen Ziurtagirien Sistema ezagutarazteko, industria deskarbonizatzen laguntzeko

Nafarroako enpresek eraginkortasun energetikoan egiten dituzten inbertsioen kostua berreskuratzeko aukera ematen du tresna honek
Argazki-oina prentsa-oharraren amaieran.
camera_alt Argazki-oina prentsa-oharraren amaieran.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak bere departamentuak antolatutako jardunaldi baten hasieran parte hartu du gaur goizean. Bertan, Energia Aurreztearen Ziurtagirien Sistemaren erabilgarritasuna azaldu da. Tresna berritzaile horri esker, deskarbonizazio-ekintzak egiten dituzten Nafarroako enpresek beren aurrezkiak monetarizatu ahal izango dituzte, inbertsio horiek ordaintzeko finantzaketa lortzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).

(Argazki oina: Ezker eskuin: Javier Avendaño, Delcaeko zuzendari komertziala; Esperanza Sánchez, Naturgyko arduraduna; José María Sotro, AINeko energia arloko teknikaria; Pablo de la Iglesia, programaren zuzendaria MITECOko eraginkortasun energetikoko azpizuzendaritza nagusian; Oscar Fernández, Energia Planaren eta Europako Proiektuen ataleko burua; Mar Blazquez, MITECOko Energia Eraginkortasuneko zuzendariorde nagusiaren ondokoa; Jorge Cerrada, SKFko plantako mantentze eta ingeniaritzako burua; Mikel Irujo, kontseilaria; Esperanza Aristu, Trantsizio Energetikoko Zerbitzuko zuzendaria; Uxue Itoiz, zuzendari nagusia).