Descárgate la app
Industriak 468.406 euroko laguntzak eman dizkio nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreari deskarbonizazio-prozesuarekin jarraitzeko
2024ko abuztuaren 7a
Industriak 468.406 euroko laguntzak eman dizkio nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreari deskarbonizazio-prozesuarekin jarraitzeko
Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Energiako, Enpresen I+G+b-ko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren bitartez, 468.406 euroko diru-laguntzak eman ditu nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioetan energia berriztagarriak garatzeko. Zenbateko horrek esan nahi du aurrekontu erabilgarriaren % 93,7 eman dela.
Zehazki, laguntza horien bitartez, 29 instalazio finantzatuko dira, iturri berriztagarrietatik datorren energia erabilera termikorako eta autokontsumorako elektrizitatea sortzeko eta/edo biltegiratzeko erabiltzen dutenak.
Diru-laguntza jaso dezaketen gastuen artean, honako hauek sartzen dira: diseinuaren kostuak, proiektua idaztea eta obra-zuzendaritza; obrak eta instalazioak gauzatzeko kostuak, eta ondasun, ekipo eta material berrietarako inbertsioak.
Deialdiaren aurrekontua 500.000 eurokoa zenez, emandako 468.406 euroak zenbateko erabilgarrien %93,7ra iristen dira. Gainera, onartutako eskaera guztiek aurkeztutako aurrekontuaren %65eko laguntza jaso ahal izan dute, deialdiak gehienez markatutakoa.
Jarduera horiek bat datoz Europako eta eskualdeko legediarekin. Nafarroari dagokionean, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legearen 32. eta 55. artikuluetan berariaz ezartzen da: “Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietan erregai fosilak erabiltzeko debekua” eta “Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan energia berriztagarriak integratzea”, hurrenez hurren. Modu berean ezartzen da Nafarroako Energia Planaren 1. eta. 2. zutabeetan: Energia Eraginkortasuna eta Deskarbonizazioa eta Sorkuntza Berriztagarria Handitzea.