Descárgate la app
Hezkuntzak unibertsitateaz kanpoko derrigorrezko hezkuntzaren ondoko ikasketetarako bekak eta laguntzak eskatzeko epea ireki du
2024ko azaroaren 13a
Hezkuntzak unibertsitateaz kanpoko derrigorrezko hezkuntzaren ondoko ikasketetarako bekak eta laguntzak eskatzeko epea ireki du
Familia-errenta erabilgarriaren atalaseak %5 igo dira, aparteko laguntzaren per capita errentaren maximoa 4.800 eurora igo da eta egoitza-laguntzaren zenbatekoak ere igo dira
Atzotik, asteartea, zabalik dago unibertsitateaz kanpoko derrigorrezko hezkuntzaren ondoko ikasketetarako bekak eta laguntzak eskatzeko epea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren 2024-2025 ikasturteko deialdi orokorraren barruan, 1.034.104,00 eurorekin. 2023ko urtarrilaren 1etik Nafarroan erroldatuta dauden eta matrikula Espainiako hezkuntza-sistemako ikastetxeetan formalizatu duten ikasleei zuzenduta, abenduaren 11ra arte izapidetu ahal izango dira online, beken aplikaziora sartzeko deialdi honi dagokion fitxaren bidez.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).