2024ko urriaren 14a

Hezkuntza Departamentuak hezkuntzako materialak eta liburu bat aurkeztu ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek ijito herriaren historia eta kultura ezagutu dezaten

Kasedako HLHIPeko zuzendaria den Bruno Miguel Jimenezek 21 ikaskuntza-egoera egin ditu, eta ikastetxeen eskura egongo dira gaztelaniaz zein euskaraz
Ezkerretik eskuinera, Bruno Miguel Jiménez, material didaktikoen egilea; 
Carlos Gimeno, Hezkuntzako kontseilaria; Juan Ramón Hernándezen biloba, 
zeinaren liburua ere gaur aurkeztu den; eta Ricardo Hernández, Gaz Kaló, 
Ijito Elkarteen Federazioko koordinatzailea
Ezkerretik eskuinera, Bruno Miguel Jiménez, material didaktikoen egilea; Carlos Gimeno, Hezkuntzako kontseilaria; Juan Ramón Hernándezen biloba, zeinaren liburua ere gaur aurkeztu den; eta Ricardo Hernández, Gaz Kaló, Ijito Elkarteen Federazioko koordinatzailea  Deskargatu irudia Irudi galeria

Hezkuntza Departamentuaren Areto Nagusian aurkeztu dituzte gaur ijito herriaren historiari eta kulturari buruzko curriculum materialak, eta, hain zuzen ere, Bruno Miguel Jimenezek egin ditu, Kasedako Francisco Javier Saenz de Oiza ikastetxe publikoko zuzendariak. Materialak Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztien eskura jarriko dira, gaztelaniaz nahiz euskaraz. Era berean, ikastetxeek ijito herriaren inguruan idatzitako liburu bat izango dute, Kasedako Juan Ramon Hernandezek idatzia, gaur Departamentuak aurkeztu duena. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).