2024ko urriaren 11a

Gripearen eta COVID-19aren aurkako txertaketak 500 ospitaleratze baino gehiago saihestu zituen iragan denboraldian Nafarroan

60 urteko eta gehiagoko biztanleek, konplikazioak izateko arriskua dutenek, txertoa har dezakete astelehen honetan hasi eta azaroaren 29ra arte
Gripearen eta COVID-19aren aurkako txertaketa kanpaina astelehen honetan, 
urriak 14, hasiko da.
Gripearen eta COVID-19aren aurkako txertaketa kanpaina astelehen honetan, urriak 14, hasiko da.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoek neurrizko eraginkortasuna izan zuten 2023-2024 denboraldian. Hala eta guztiz ere, intzidentzia handiko eta konplikazio ugariko gaixotasunak direnez, prebenitutako gertaeren kopurua handia izan zen. Zehazki, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) egindako azken kalkuluen arabera, 2024ko irailera arteko datuak osatu ondoren, gripearen aurkako txertaketak 320 ospitaleratze inguru saihestu zituen, eta COVID-19arenak, 270 inguru.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).