2024ko azaroaren 27a

Gaurko gobernu-bilkuran onartutako beste gai batzuk

Deskargatu irudia Irudi galeria

Bi enkargu berritu zaizkio Gizain Fundazioari, gizarte-zerbitzuen zentroak eta izapidetze administratiboko unitateak kudeatzeko, 5,5 milioirekin

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bi enkargu baimendu dizkio Gizain Fundazioari, Foru Gobernuaren gizarte-zerbitzuen zentroak eta Administrazio Izapidetzako Unitateak (ZIU) kudeatzeko, 5,5 milioi euroko zenbatekoan. Alde batetik, Ipar Eskualdeko, Tuterako, Lizarrako eta Tafallako zentro sozialen administraziorako enkargua berritu du, 3.860.079,47 euroan, 2024ko abendutik 2025eko azarora bitarteko aldirako. Bestalde, fundazio horri berari ematen zaio 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitarteko epean ZIUak kudeatzeko ardura, 1.679.714,75 euroko zenbatekoarekin. Gizarte Zerbitzu Publikoak Kudeatzeko Nafarroako Fundazioa - Gizain Fundazioa Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari atxikitako erakunde instrumental bat da, 2019an sortua, hainbat erakundek ematen zituzten funtsezko zerbitzu estrategiko batzuen kudeaketa publikoa egiteko eta, horrela, zerbitzu horien kudeaketan kontrol, gardentasun eta arintasun handiagoa lortzeko eta zerbitzu horiei arreta homogeneoagoa eta ekitate handiagoa bermatzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).