Garapen Ekonomikoko Departamentuko energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko lehen dirulaguntza deialdia ebatzi du
Laguntzak jarduera ekonomikoko hainbat sektoretarako dira, bizitegi-sektorerako barne, baita sektore publikorako ere, eta 2023ko abenduaren 31ra arte eskatzen jarrai daiteke
2023ko ekainaren 7a
Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentuak, S4 Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko lehen laguntza deialdia ebatzi du. 1.192.410,64 euro izango dira, eta 19 jarduera desberdinetarako erabiliko dira. Laguntza horien aurrekontua Next Generation funtsetatik dator, eta deialdia 2023ko abenduaren 31ra arte dago zabalik.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).