2024ko urriaren 1a

Fanlo kontseilariak nabarmendu du Nafarroak “Nekazaritzako elikagaien sektorearen Digitalizazioaren eta Ikerketaren lokomotore” gisa betetzen duen egitekoa

Nekazaritzako Elikaduraren Plan Osagarriaren lehen topaketa nazionalean esku hartu du, Foru Komunitateak zuzenduta
Fanlo kontseilariaren, Begoña Garcia Nekazaritza eta Elikadurako Estatu idazkariaren eta Elisa Rivera Zientzia Ministerioko Planifikazio, Koordinazio eta Ezagutzaren Transferentziako zuzendari nagusiaren adierazpenak Irudi galeria

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria den Patricia Fanlok nabarmendu duenez, “Nafarroak berrikuntza-sistema oso sendoa du, eta, ezbairik gabe, eraldaketa hori errazten ari da iraunkortasunean eta digitalizazioan aurrera egiteko, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planari esker da”. Horrela adierazi du gaur goizean AGROALNEXT Nekazaritzako Elikaduraren Plan Osagarriko proiektuak bateratzeko lehen topaketa nazionalean, Nafarroak zuzenduta eta Europako funtsekin finantzatua. Jardunaldia gaur goizean izan da Madrilgo San Fernando de Henares herrian. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).