2023ko martxoaren 22a

Europako Batzordeak Nafarroako Gobernuak sustatutako bi proiektu onartu ditu, trantsizio energetikoa eta mugikortasun jasangarria bultzatzeko

4 milioi euroko aurrekontuarekin, garraioa deskarbonizatzeko planak eta eredu energetikoa aldatzen lagunduko duen ibilbide-orria garatuko dituzte

Europako Batzordeak trantsizio energetikoari eta mugikortasun iraunkorrari buruzko bi proiektu onartu ditu, Nafarroako Gobernuak sustatuak, zeinak 4 milioi euroko finantzaketa duten. Lehenengoak, PLAN4CET izenekoak, 1,5 milioiko aurrekontua du eta trantsizio energetikorako ibilbide-orri bat bultzatu nahi du, herritarrek eredu aldaketa jasangarri eta bidezkoago bat egin ahal izan dezaten. Bigarrenak Zero Carbon Infrastructure (ZCI) du izena, eta garraio jasangarriago batera bideratutako ekintzak praktikan jartzea bilatuko du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).