2024ko otsailaren 9a

Etxekide kooperatiba, adinekoentzako Foru Gobernuak bultzaturiko Nafarroako lehen ‘cohousing'-a eraikitzeko aukeratua

Baratzea, eremu eta zerbitzu komunak dituzten 25 etxebizitza izango dira, Iruñeko Udalak lagatako lursail baten zaintzan oinarritutako lankidetza-proiektu batean
Presentación del primer proyecto de vivienda colaborativa del Gobierno de Navarra Irudi galeria

Presentación del primer proyecto de vivienda colaborativa del Gobierno de Navarra

Etxekide gizarte ekimeneko kooperatibak 25 etxebizitza eraikiko ditu adinekoentzako lagatzeko erregimenean Iruñeko Alemanen inguruko lursai batean, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak bultzatuta. Bizitegi-proiektuak, batez ere 65 urtetik gorakoentzat, hiru solairuko eraikinean, beheko solairua eta bi altuera, etxebizitzak eta eremu komunak hartuko ditu, bai eta kanpoko zona bat ere, komunitate-baratze bat izango duena.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).