Eskubide Sozialetako Departamentuak desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela berritzeko epea luzatu du

Aurrekoen baliozkotasuna azaroaren 14an amaituko da, data horretan urtebete beteko da datu-base zentralizatua martxan jarri zenetik
2023ko martxoaren 23a

Eskubide Sozialetako Departamentuak luzatu egin du desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartel zaharren baliozkotasun-epea, 2023ko azaroaren 14ra arte. Egun horretan, baimen hori izaten jarraitu nahi duten pertsona guztiek berritzeko eskatu beharko dute. Eskaerak erroldatuta dauden toki-erakundeetan egin daitezke, edo modu telematikoan, esteka honen bidez.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).