Elizan abusuen biktimak aitortzeko batzordea kaltetuak elkarrizketatzen hasiko da otsailean
24/2022 Foru Legearen babespean sortu zen Nafarroako Eliza katolikoaren eremuan osotasun fisikoaren, ukigabetasunaren eta sexu-askatasunaren aurkako erasoen biktimak aitortzeko lanean ari den adituen batzordea. Talde hori kaltetutako lehen pertsonak elkarrizketatzen eta haien kasuak aztertzen hasiko da datozen asteetan, otsailaren erdi aldera, biktimek aitortzarako lehen eskaerak izapidetu ondoren. Hala erabaki dute joan den astean egindako azken bileran non Nafarroako Gobernuko Migrazio Politika eta Justizia kontseilari Eduardo Santosek parte hartu zuen.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).