Descárgate la app
Elizan abusuen biktimak aitortzeko batzordea kaltetuak elkarrizketatzen hasiko da otsailean
2023ko urtarrilaren 25a
Elizan abusuen biktimak aitortzeko batzordea kaltetuak elkarrizketatzen hasiko da otsailean
Adituen taldea biktimen eskaerak izapidetzen ari da dagoeneko, eta banan-banan aztertuko ditu kasuak kasu, anonimatua mantenduz; halaber, Espainiako Arartekoaren biktimen unitatearekin lankidetzan aritzeko konpromisoa hartu du
24/2022 Foru Legearen babespean sortu zen Nafarroako Eliza katolikoaren eremuan osotasun fisikoaren, ukigabetasunaren eta sexu-askatasunaren aurkako erasoen biktimak aitortzeko lanean ari den adituen batzordea. Talde hori kaltetutako lehen pertsonak elkarrizketatzen eta haien kasuak aztertzen hasiko da datozen asteetan, otsailaren erdi aldera, biktimek aitortzarako lehen eskaerak izapidetu ondoren. Hala erabaki dute joan den astean egindako azken bileran non Nafarroako Gobernuko Migrazio Politika eta Justizia kontseilari Eduardo Santosek parte hartu zuen.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).