Descárgate la app
ELIKUME proiektua familia bila dabil, menu osasungarriak dituzten haur-eskoletako ikasleen egoera nutrizionalari buruzko azterketaren bigarren fasean esku hartzeko
2024ko azaroaren 8a
ELIKUME proiektua familia bila dabil, menu osasungarriak dituzten haur-eskoletako ikasleen egoera nutrizionalari buruzko azterketaren bigarren fasean esku hartzeko
Osasun Departamentuak finantzatutako ikerketak Iruñeko eskoletako 160 familiak parte hartzea aurreikusten du, emaitza biribilak eta behin betikoak lortu ahal izateko
Haurrak eskola-jantoki batean
Deskargatu irudia
Irudi galeria
ELIKUME proiektuak esku hartzeko bigarren fasea abian jarri du 2024-2025 ikasturte honetan, Iruñeko udal haur-eskoletara joaten diren haurren ohitura dietetikoak eta egoera nutrizionala ezagutzen jarraitzeko asmoarekin; eskola horietan jada menu osasungarriak eta iraunkorrak dituzte. 2023-2024 ikasturtean, 80 bat familiak parte hartu zuten proiektuan, eta orain 160 familia lortu nahi dira, emaitza eztabaidaezinak eta behin betikoak lortu ahal izateko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)