Chivite Lehendakariak Erdialdeko herrietako finantziazioaren %35eko igoera nabarmendu du Elkarrizketa Konferentziaren saio berri batean

Era berean “despopulazioaren aurka borrokatzeko” zerbitzu publikoak hobetu izana nabarmendu du
2023ko martxoaren 28a
videocam La Presidenta Chivite asiste a la Conferencia de Diálogo con las entidades locales en Tafalla collections Irudi galeria

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak Gobernuaren eta toki entitateen arteko III. Elkarrizketa Konferentziaren bilera berri bat egin du gaur eguerdian Tafallan. Bertan, Erdialdean zerbitzu publikoak hobetzea nabarmendu du, “despopulazioaren aurka borrokatzeko modurik onena delako”. Bilera horretan adierazi du legegintzaldi honetan finantzaketa %35 baino gehiago handitu dela inguruko herrietan.

Zehazki, Tafallan % 40 handitu da, Erriberrin % 35, eta Zangozan % 40. Tirapu edota Legarda bezalako udalerri txikien kasuan, Chiviteren esanetan, jasotzen zuten dirua bikoiztera iritsi da.

Maria Chivite, lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilari Javier Remirez, Lurralde Kohesioko kontseilari Bernardo Ciriza eta Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilari Eduardo Santosekin batera, Tafallara etorri da.

Bere mintzaldian, Lehendakariak Zangoza, Izarbeibar hala nola Erdialdeko Eskualdeetan garatutako jarduketa nagusiak zehaztu ditu. Horien artean, Tafalla eta Iruña arteko autobus zerbitzu berria nabarmendu du, zeinek eremuarekiko konexioa hobetu duen, maiztasun eta ordutegi berriei esker. Kontzezio berriak guztira 8 autobusekin kontatzen du, oraindaino harekin kontatzen ez zuten 18 udalerri berriei zerbitzua emanez.

Suhiltzaileen parke berria Tafallan

Horrez gain, Chivitek iragarri du datorren hiruhilekoan hasiko direla eremuari zerbitzua emango dion Tafallako suhiltzaileen parke berriko obrak, zeinekin “gure nahia den klima aldaketaren kontura iristen zaizkigun mehatxu berriei ahalik eta hobekien aurre egitea”. Ildo horretatik, bestalde, Nafarroako Baso Suteen Plan berri bat (INFONA) onartu da, “Espainia osorako eredua dena”, baita udalerri zaurgarrietarako auto-babes planak ere, “uholde-arriskurako planen eredua imitatuz”, esan du.   

Lehendakariak adierazi du obrak uztailean hasiko direla eta ia 5 milioi euroko aurrekontu batekin kontatuko dutela. Hau “parke moderno bat izango da, eta heliportuarekin kontatuko du, Erdialde osoari arreta emateko behar adinako edukiera hala nola entrenamendu-eremu bat erabilgarri izanik”, azaldu du.

Hezkuntza arloko jarduerak

Elkarrizketa Konferentzian zehar, Lehendakariak gogora ekarri du Tafallako LH-ko Ikastetxe Integratuan eginiko ATECA Teknologia Aplikatuaren Ikasgelaren ezarpena, zeinetan halaber erabat birmoldatu diren sarbideak eta bestelako hornidurak, 480.000 eurotik gorako inbertsio batekin. Eta ikastetxe honetan, “Elementu metalikoen fabrikazioa” oinarrizko gradu berria sortu da, eremuko ikasleek DBHrekiko aukera bezala prestakuntza praktiko bat egiteko duten interesa kontuan hartuta.

Era berean, adierazi du Hezkuntza Departamentuak Irunberriko CIP-ean enplegurako prestakuntza jarduera zehatzak bultzatu direla, ekintzailetza ikasgelak barne hartuz INIZIA programaren baitan.

Bestalde, Chivitek adierazi du gaur egun “Viscofan bezalako eremuko enpresa nagusienen arteko batzuek eskatu dituzten heziketa zikloak” eskaintzan jarrita daudela. “Nire ustean hau da biztanleria finkatzeko modurik onenetako bat, baita enpresak lurraldean finkatzekoa ere, zeren lotura bat eta sinbiosi bat ezartzen ditugu komunitatearen eta dagokion enpresaren artean, eta hori urratzea zaila da”, azaldu du.

Lehen Hezkuntzari dagokionez, Lehendakariak Tafallako Marqués de la Real Defensa Ikastetxe Publikoaren hedapena nabarmendu du, 570.000 eurotik gorako inbertsio batekin zeinek ahalbidetu duen ohiko hiru ikasgela berri eta bitan banatutako bi exekutatzea. Bestalde, iragarri du Miranda Argan partzela batekin kontatzeko negoziatzen ari direla ikastetxe publiko bat eraikitzearren, “egungo eraikineko leku arazoak ebazte aldera”.

Azpiegiturak eta beste zerbitzu batzuk

Azpiegituren harira, Chivitek egungo legegintzaldian garatutako jarduketetako batzuk errepasatu ditu. Hain zuzen, 12 milioi euroko inbertsioarekin, Caparroso – Arrada – Mélida errepidean eginiko hobekuntzaz aritu da, zein udan amaituta egongo den.

Bestalde, Mairagan, Nafarroako Ubidearen bidez lortutako ur horniduraren hobekuntza nabarmendu du. Jadanik exekutatutako lehenengo fase batean, Nafarroako Gobernuak 6,5 milioi euroko ekarpena egin du Faltzes, Azkoien, Melida, Caparroso, Arrada, Zarrakaztelu, Figarol, Murelu Hautsi eta Santacara udalerriak urarekin hornitzeko. Orain, fase berri batean, Toki Inbertsioen plan berriak planteatzen du, 7,5 milioiko ekarpen batekin, Itoitzeko ura Villafranca, Cadreita eta Milagroraino eramatea.