Descárgate la app
Biomasaren Bulegoak hitzaldiak eta bisitak antolatu ditu industriek eta tokiko erakundeek deskarbonizazio kasu arrakastatsuak ezagutu ditzaten
2024ko irailaren 18a
Biomasaren Bulegoak hitzaldiak eta bisitak antolatu ditu industriek eta tokiko erakundeek deskarbonizazio kasu arrakastatsuak ezagutu ditzaten
‘Asteazken biomasikoak’ izenpean, Piensos Saioa, Smurfit Westrock, Aceites Artajo edo Txantreako bero sare berria bezalako enpresak bisitatuko dira
Irujo kontseilaria Biomasaren Bulegoaren aurkezpenera eginiko bisitan.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Biomasaren Bulegoak datorren irailaren 25etik azaroaren 20ra bitartean egingo ditu ‘Asteazken biomasikoak’ izeneko hitzaldiak. Bertan, biomasaren abantailen, kasu arrakastatsuen eta Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak eskura dituen laguntzen berri emango da. Bulego hori Industria eta Enpresen Trantsizio Energetiko eta Digitalerako Departamentuaren mende dago, NASUVINSA (Navarra Suelo y Vivienda, SA) sozietate publikoak kudeatzen du eta CENERen (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) laguntza du.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).