2023ko uztailaren 28a

Berriozarko osasun zentroak 13 kontsulta berri ditu, kirurgia txikirako eta odola-ateratzeko gelak eta Psikologia eta Fisioterapia zerbitzu berriak

Maria Chivite Lehendakariak osasun etxera izandako bisitan izan da gaur, bertan 1,5 milioiko inbertsioa egin da, REACT funtsekin babestuta
La Presidenta Chivite visita las obras de ampliación del centro de salud de Berriozar
 
Irudi galeria

La Presidenta Chivite visita las obras de ampliación del centro de salud de Berriozar
 

Berriozarko osasun-zentroa handitzeak aukera emango du, datorren irailetik aurrera, 13 kontsulta berri abian jartzeko, bai eta kirurgia txikiko eta odola-ateratzeko gela espezifikoak, Erizaintzatik paziente kronikoen jarraipena egiteko gelak eta Psikologia eta Fisioterapia zerbitzu berriak eskaintzeko, Osasun Departamentuak prestazio horiek Lehen Mailako Arretako saretik eskaintzeko egin duen apustuaren ildotik. Asoarq Arquitectos Asociados SLren proiektuak 1,5 milioi euro inguruko inbertsioa eragin du, eta horietatik 1,3 REACT Europako funtsetatik jaso dira.

Nafarroako Gobernuko Lehendakari María Chivitek gaur goizean bisitatu ditu instalazioak, Nafarroako Gobernuko ordezkari José Luis Arasti, Santos Induráin Osasun kontseilaria, Berriozarko osasun-zentroko zuzendari Nacho Yurss, Berriozarko alkate Iker Mariezkurrena eta Berriobeitiko Marcaláin eta Erice tokiko ordezkariak lagun zeinen kontsultategiak oinarrizko osasun arlo honi dagozkion.

Lehendakariak nabarmendu du azken hilabeteotan eginiko hedapenak “XX. mendeko osasun-zentro bat XXI. mendeko beharrak asebetetzeko prestatutako azpiegitura batean” bihurtzea suposatzen duela”, herritarrei hurbileko zerbitzu osatuago bat eskaintzen dieten diziplina anitzeko taldeak eratzeko aukerarekin. “Espazio berriak sortu ditugu zerbitzu berriak martxan jartzeko, izan ere, lehen arretak ebazpen ahalmen gehiagorekin kontatu behar du eta, horretarako, bere eskura azpiegitura egokiak eduki behar ditu, gaur goizean bisitatu ditugunak bezalakoak”, esan du.

Chivitek halaber nabarmendu du Next Generation funtsek, zeinek esku-hartze hau bultzatu duten, ahalbidetu dutela Nafarroak “azken hogeita hamar urtetako jauzi teknologikorik handiena ematea”. Bestalde, hobekuntza hauekin lotutako zerbitzuen garrantzia nabarmendu du, esaterako Nafarroa osoko zentroetan psikologiako profesionalen pixkanakako ezarpena egitea, prestazio hori “inoiz baino premiazkoagoa baita pandemiaren ostean, osasun mentalaren eskariak gainezka egin duenean”. 

700 metro karratu

700 metro karratuko azalera batean eraikitako espazio berriak, 13 kontsulta berrirekin kontatzen du, kupoak, akutuen eta kronikoen Erizaintza kontsulta, ateratze-aretoa, kirurgia txikirako aretoa, egoiliarrentzako kontsulta eta erabilera anitzeko aretoa barne hartuz, zeinetan hezkuntza sanitario eta fitosanitariorako jarduerak egitea aurreikusten den.

Eraikinaren alde zaharrean mantentzen dira Larrialdiko kontsultak, Pediatria, gizarte-lana, Fisioterapia, Psikologiako zerbitzu berria eta Harrera Zerbitzua. Berriozarko osasun zentroan Familia Medikuntzan adituak prestatzeko ekintzak burutzen dira, beraz, aldi berean, eraikin berri honetan horiek aurrera eramate aldera, lan- eta kontsulta-eremuak jarriko dira erabilgarri.

Berriozarko osasun-zentroan eginiko obra hau, REACT EB baliabideekin ko-finantzatutako jarduketen baitan hartu da, Nafarroako FEDER 2014-2020 Programa Operatiboaren ‘REACT-UE 5 Herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematen dizkieten azpiegituretako inbertsioak babestea’ Helburu Berezia tarteko izanik, Europar Batasunak COVID-19ko pandemiari emandako erantzunaren baitan.

Guztira, Arastiren zehaztapenen arabera, koronabirusaren krisiaren ostean aktibatutako funts europarrek 48 milioi euroko injekzio bat suposatu diote Nafarroari: 15 milioi Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planerako, azken teknologiako ekipoak erosteko (INVEAT plana); REACT funtsen 20 milioi osasun azpiegituren hobekuntzan (zeinetan Berriozarko jarduketa barne hartuta dagoen); 7 milioi mediku taldeak berritzeko; 2,8 milioi Ubarmin berritzeko; eta 3,2 milioi COVID-19arekin lotutako gastu sanitariorako.

Psikologia Lehen Arretan, Nafarroako arlo guztietan

Gaurko bisitan, nabarmendu egin da Lehen Arretan osasun mentalaren arreta ezartzearen garrantzia. Osasun zentroetan eginiko Psikologiako profesionalen ezarpen hori Nafarroako hiru Osasun arlotan egin da eta iaz bere pixkanakako ezarpena abian jarri zenetik, jadanik foru lurralde ia osora heldu da. 

Lehen Arreta eta Osasun Mentaleko Sarea arteko lankidetzarako programa hau Lehen Arretaren Planean barne hartuta dago, 2023ko Aurrekontuetan lehenetsi diren maila honetako zerbitzu-zorroaren hedaduraren baitan. Bere osotasunean artatzen dira herritar nafartarren ongizate emozionala nahiz buru osasunerako arretaren beharrak, eta bere helburua da osasun zentrora antsietate, depresio sintomak, egokitzapen arazoak edo ageriko osasun somatizazioak dituztelako etortzen diren herritarren tratamendu psikologikoetan irisgarritasuna hobetzea. 

Zerbitzu hau nagusiki talde eta komunitate mailako esku-hartze bati dagokio eta nahaste arinen tratamendura bideratzen da, bere kasuan eta hala dagokionean, banakako arreta ere eskaini izan arren.

“Baliabide hau –osasun kontseilari Santos Indurainen esanetan- harrera bikaina izaten ari da herritarren eta profesionalen aldetik eta bereziki pandemia ostean nabarmenki bistaratu diren nahaste arin mota hauekin lotutako behar egiaztatu bati erantzuten dio”. 

Kontseilariak, era berean, nabarmendu du Lehen Arreta, Osasun Mentaleko Sarea eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua (NOPLOI) arteko “baterako lan koordinatua”; lankidetza horrekin, helburu komun bat bilatzen da nagusiki, herritarren ongizatea alegia”. Ildo horretatik, nabarmendu du departamentua osasun mentalaren hiru esku-hartze mailetan ari dela aurrerapausoak ematen: “Osasun eta prebentzioaren sustapena, Lehen Arretako osasun zentroetan osasun mentaleko arazo arinak dituzten pertsonen arreta eta arreta espezializatua Osasun Mentalaren sareko zentroetatik”.

Ildo horretatik, Lehen Arretako Psikologiaren programari jarraiki, maila honetan arreta eman behar zaie arreta espezializatuago bat behar ez duten pertsonei; buru nahaste larria (BNL) aitzitik, osasun zentroetako profesionalek Osasun Mentaleko Sarera bideratu izaten duten bitartean.

Psikologiaren kasuan bezala, Lehen Arretako ebazpen ahalmenak hedatzeko apustuari esker, osasun-zentroetan Errehabilitazio zerbitzuaren inplementazioa hedatuz jarraituko da; baliabide hori jadanik indarrean dago Iruñeako Osasun Arloko landa-eremu guztietan eta, kontseilariak jakinarazi duenez, Berriozarren hala nola beste oinarrizko hamar osasun eremuetan martxan jarriko da irailaren bigarren hamabostalditik aurrera.